Ortzadar LBGT-k 'Bardintasun politiken II. Foroa: kirola' aurkeztu dau
2020-03-05 08:41 KultureaDatorren martiaren 25ean egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian.
Datorren martiaren 25ean egingo da LGTBI Bardintasunerako II. Politika Foroa: kirola, Euskalduna Jauregian. Aurten, LBGTI aniztasuna kirolean ikusarazotea izango da jardunaldiaren ardatza.
2018an LGBTI: Unibersidadeak bardintasun-politikei buruzko jardunaldiak izandako harrera onaren ondoren dator dator aurtengoa. 2020a Eurokoparen urtea da Bilbon eta Ortzadar LGBT alkarteak apustu egiten dau Bilbo, kirolean LGBTIfobiari buruzko eztabaida eta hausnarketarako gune bihurtu daiten LGBTI kirol-erreferenterik ez izateak eta dan bezela agertzeko zailtasunak argi eta garbi erakusten dabe gaur egun bildurra deukotsagula LGBTI jarrerei, bai eta hareen kirol-ibilbidean eragin leikiezan ondorio negatiboei be. Gaur egun kirol-esparrua ez da gunesegurua LGBTI personentzat, alderantziz baino: Kirolak gure harrotasuna kentzen deusku. Gainera, eztabaidea sustatzeko, jardunbide egokiak erakusteko eta erakundeen zein profesionalen kirol-arloko inplikazinoa bultzatzeko asmoz itzuli gara.
Foroak programazino aberatsa izango dau, besteak beste, Charlie Cristina Martín, Le Mans-en 24 ordu emon zituan lehen emakume transgeneroa, eta Víctor Gutiérrez Santiago waterpolistea, jentaurrean bere burua homosexualtzat jo eban lehen kirolari espainiarra.
Programazinoak bloke bi ditu kirola bere osotasunean jorratzeko, hau da, eliteko kirola, oinarri-kirola eta oro har, kiroldegian egiten dan aisialdiko kirola. Lehenengo zatia goizez egingo da (09:00etatik 14:00etara) eta erakundeetako eta kirol-taldeetako teknikariei eta kirol-langileei zuzenduta dago. Bertan, erakundeek eta kirol-eragileek landutako jardunbide egokiak erakutsiko dira, kirolguneetan LGBTIfobia-egoerei aurrea hartzea, sensibilizetea eta heltzea helburu dabenak.
Horretarako, Isabel Abella Ruizek, ZTGko abokatu eta koordinatzaileak, BasqueTeamek eta Andoni Llosak, DPDko Kirol koordinatzaileak, hartuko dabe parte. Mahai-inguru baten ondoren, Sergio Barcenillak parte hartuko dau eta Emtesport – Enpresa proiektuen aniztasunaren kudeaketea konpartiduko dau bertaratutakoakaz. Enpresa horrek 20 kirol-instalazino baino gehiago eratzen, barritzen eta kudeatzen ditu. Horrezaz gain, Lander Iraragorri eta Antonio Pipaon WATSeko Cofundatzaileak ezagutzeko aukerea egongo da, Balioak dituan kirola eta indarkeriaren prebentzinoa izenburupean eta azkenik, Galder Reguera Athletic Club Fundazinoko Proiektu arduraduna izango dogu.
Goizeko jardunaldia mahai-inguru bategaz amaituko da.
Arratsaldean, barriz, publikoarentzat edegia izango da foroa. Javier Gil Quintanak, Valentziako Unibersidadeko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultadeko irakasleak, LGBTI+ personek Espainiako testuinguruan daben kirol-partaidetzeari buruzko azterlan bat aurkeztuko dau, baita LGBTI eliteko kirolariakaz egindako mahai-inguru bat be; parte-hartzaileak Victor Gutiérrez Santiago eta izotz-hockeyko jokalaria, Nora Gómez Carrión izango dira.
Foroan sartzea doban da baina izena emon behar da hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!