Bizkaiko 1000 ikasle eta 24 irakasle urritasunaren inklusinoaren alde

Bizkaie! 2020-03-03 10:21   Kulturea

Madrilen, itsuen biltzarrik handieneko protagonista izango dira.

Bizkaiko 14 ikastetxetako 1136 ikaslek eta 24 irakaslek parte hartu dabe ONCE Gizarte Taldearen 36. eskola-lehiaketan, eta banderak eta ereserkiak diseinau ditue ezintasuna edo urritasuna daben personen inklusinoaren alde.

ONCE upon a time. La mirada de tod@s, hezkuntza sensibilizetako programeak ikasgelan jarreren aldaketa modu aktiboan lantzea bultzatu dau, errespetuzko bizikidetzea eta hurreko ingurune sozialagaz zerikusia daben gaiei buruzko gogoetaz.

Aurten, inklusinoaren eta eraldaketa sozialaren aldeko bandera eta ereserki bat diseinetako eskabidea dakar lehiaketeak eta elementu horreek funtsezkoak izango dira bagilean, World Blindness Summit Madrid 2020 ekimenean. Batzar horretara mundu osoko 1.500 itsu baino gehiago joango dira eta Madril itsutasunaren munduko uriburu bihurtuko dabe. Bertan, ikasle eta irakasle irabazleek zeregin garrantzitsua izango dabe euren lanakaz.

ONCE Gizarte Taldearen 36. eskola-lehiaketan, Espainia osoko 1.717 ikastetxetako 157.451 ikaslek eta 2.163 irakaslek parte hartu dabe eta ikastetxe publikoetako, kontzertatuetako eta pribatuetako ikasleek lan egin dabe, Lehen Hezkuntzatik Batxilergora, Hezkuntza Bereziaz eta Lanbide Heziketaz gan.

Irakasle baten zuzendaritzapean gela osoek (lan bat/gela bat) parte hartu dabe. Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko ikasleek (A, B, C eta E kategoriak) inklusinoaren aldeko mobimentua islatuko dauen banderea diseinau behar izan dabe. Bandereak izenburu hau izan dau eta lanerako irisgarritasuna errazteko, gehienez minutu bateko iraupena izango dauen audiodeskripzino bat gehitu dabe. Hori egiteko, parte-hartzaileek aldizkarietako eta egunkarietako txatalak aukeratu ahal izan ditue, baita Interneteko irudiak, argazkiak edo aurreko aukerak nahastau be.

Bestalde, LHko eta Batxilergoko (D kategoria) ikasleek ereserki bat aurkeztu dabe, eurentzat inklusinoaren aldeko gizarte-mobimendua irudikatzen dauena eta gehienez 2:30 minutuko iraupena dauena. Lehiaketearen webgunetik hainbat oinarri musikal jarri dira parte-hartzaileen eskura, bat aukeratzeko edo hainbat buztartu eta berbak idazteko. Ereserkiak izenburu bat izan dau, 140 karaktere baino gehiago ez dituana eta eskuragarriagoa izateko berbak dituan testuaz.

Epaimahaiak modu berezian balorauko ditu aurkeztutako lanen sormena, kalidadea, mezua eta irisgarritasuna eta probintzia-mailan (epaia martian jakingo da), autonomia-erkidegoan (apirilaren hasieran) eta estadu mailan (apirilaren amaieran) lehiatuko dira.

Edizino honetako irabazleek astegoien bat izango dabe Madrilen World Blindness Summit 2020ren ospakizunekin bat eginez eta hor jarduera eta esperientzia barritzailez betetako momentuak biziko ditue, bisita kulturalakaz eta tailerrakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu