Kimuak 2019ko film laburren lehen proiekzino publikoak

Bizkaie! 2020-02-24 12:51   Zinemea

Datozen eguenean, zezeilaren 27an, eta zapatuan, 29an, izango dira proiekzinoak.

Datozen eguenean, zezeilaren 27an eta zapatuan, 29an, Kimuak 2019 aukeraketearen publikoari edegitako lehenengo proiekzinoak egingo dira Donostian eta Bilbon, hurranez hurran.

Etxepare Euskal Institutuak Euskadiko Filmategia Fundazinoaren laguntzinoagaz atondutako Kimuak programeak euskal film laburren sustapena eta banaketea dau helburu. Azkeneko katalogo honetan jasotako lanak ondokoak dira: Josu Venero eta Jesus Mari Lazkanoren Artiko, Raúl de la Fuenteren El Infierno, Jesús María Palaciosen Labo, Ion de Sosa eta Chema García Ibarraren Leyenda Dorada, Izibene Oñederraren Lursaguak, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagaren Mateoren Ama eta Ainhoa Gutiérrez del Pozoren Medvedek.

Film labur sorta horrek pasa dan Donostiako Zinemaldian ekin eutson ibilbideari eta ordutik mundu osoko 170 jaialditan hartu dau parte. ZINEBI, Berlinale, BAFICI, Palm Springs, SEMINCI, Hong Kong, Bogoshorts, Black Canvas eta Warsaw lako zinemaldietan erakutsi ostean, publiko zabalari zuzendutako lehen proiekzinoak izango dira aste honetakoak eta egileak bertan izango dira euren lanak aurkezteko.

Kontuak kontu, eguenean Donostiako Tabakaleran egingo da proiekzinoa, arratsaldeko 19:00retan eta zapatuan, barriz, Bilboko Arte Eder Museoan, ordu berean. Sarrerak salgai dagoz zentro bietako webgune eta leihatilatan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu