Hizkuntza txikiak gogoan Ama Hizkuntzearen Nazinoarteko Egunean
2020-02-21 08:51 KultureaLekuan lekuko hizkuntzak ikastearen garrantzia azpimarratu dau EHUren Unesco Katedreak.
Zezeilaren 21 da Ama Hizkuntzearen Nazinoarteko Eguna, gehienbat hizkuntza txikiek eta indigenek munduan lekua izan behar dabela aldarrikatzeko erabilten dana. EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedreak, urtero legez, egun hau aprobetxau dau hizkuntza txikien aldeko mezua lau haizetara zabaltzeko.
Igaz izan genduan Hizkuntza Indigenen Nazinoarteko Urtea, baina urte bakarra ez da nahikoa arriskuan dagozan hizkuntzen egoerea aldatzeko, adierazo dabe Katedrako kideek ohar baten. Horregaitik, aldarrikatzen jarraitu nahi dogu hizkuntza indigena eta lekuan-lekuko hizkuntza gitxituetan ikasteak dauen garrantzia herrien garapenerako, kalidadezko eskola eleaniztuna oinarri, bertako hizkuntza gitxitua, hizkuntza ofizial nagusia eta atzerriko hizkuntza bat kontuan hartuko dituana.
Bideo baten batu dabe egun honetako mezua. Ikusi hemen.
Hizkuntza gitxitu horreen artean dago euskerea be, eta, jakina, beronen aurrerabiderako eta babeserako pausuak eskatu ditue Unesco Katedrakoek. Euskerea bihotzean eta ahoan leloa zabaldu dabe.
Baina, euskereaz gan, badagoz geure inguruan beste ama hizkuntza ugari, kasu askotan ikusezin bihurtzen diranak hizkuntza ofizialen gerizpean: Etorkinek ekarritakoak, komunidade txikienak... Gaur egungo gizartearen hizkuntza aniztasuna erakusteko, Arratiako BHI ikastetxera jo dabe EHUren Unesco Katedrakoek, eta ikasleek dakizen hizkuntzak panpintxu banatan idazteko eskatu deutsie. Emoitzea, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!