'Steve Paxton: Drafting Interior Techniques' Bilbon
2020-02-18 12:42 KultureaZezeilaren 20tik 2020ko maiatzaren 10era.
Azkuna Zentroak Steve Paxton: Drafting Interior Techniques erakusketea aurkeztu dau, Culturgest Lisboa-ren jatorrizko idea bat da, lehenengo aldiz 2019ko martia eta garagarrila bitartean aurkeztutakoa. Bilbon, barriz, Romain Bigé eta João Fiadeiro izango dira komisario. AEBetako Steve Paxton koreografoaren eta Contact Improvisation teknikearen sortzailearen lanari eta ondareari eskainitako atzera begirako lehenengo erakusketea da.
Paxtonen praktikak, intuizinoak eta sensazinoak ditu ardatz erakusketeak eta zortzi estudiotan egituratuta dago; horreetako bakotxa inprobisetan eta mobimentuan dagoan gorputzari aplikautako barruko teknika bati jagoko. Jantzako estudioan Paxtonek bere buruari behin eta barriro egiten eutson galdera batean oinarritzen da: Zer egiten dau nire gorputzak haretaz kontziente ez nazenean?
Kontuak kontu, jantzea praktika eta errepresentazino bezela hartuta, erakusketeak aretoko espazioak eraldatu, behin-behineko jantza garaikide estudio bilakatzen ditu, eta ikusleei eta profesionalei gonbita egiten deutse euren mobimentuen inguruan hausnartu deien. Steve Paxton: Drafting Interior Techniques lanak mobimentuan dagozan irudien erakusketea planteetan dau ikus-entzunezko pieza, performance, alkarrizketa eta instalazinoen bidez. Mugimenduaz gogoeta egin nahi da, jantzan dabizen buru baten eta gorputz baten ikuspuntutik.
Koreografoaren alderdi ugariei omen eginez, erakusketea osotzeko, tokiko eta nazinoarteko artistek zuzendutako performance, berbaldi eta mintegi ziklo batez osotutako programa publikoa izango da, sektoreko profesionalek emondako Contact Improvisation saioakaz batera. Informazino gehiago hemen.
Steve Paxton. Drafting Interior Techniques erakusketearen barruan, artistearen hiru obra historiko aurkeztu ditue, Jurij Konjar koreografo eta jantzari esloveniarrak hartuak.
Lehenengo biak Judson Dance Theatre mitikoan izan zituan hasierako urteetakoak dira, eta kolektibo horrek egin eban galdera nagusietako bat dabe ardatz: Zer da jantzea?. Flat (1964) solo laburrean, Steve Paxtonek ekintzak aztertzen ditu, ibiltea, jesartea, jarrerak hartzea edo arretea jartea. Satisfyin Lover (1967) lanak esplorazino horregaz jarraitzen dau.
Goldberg Variations obrea geroagoko aldi batean sortu zan, Kontaktuko Inprobisazino ospetsua landu ondoren. Obra inprobisatu horretan, Paxtonek Cunningham-en ondorengo jantzako ardura nagusietako batzuk sartzen ditu, Glenn Gould-ek interpretautako Bach-en izen bereko konposizinoagaz mobimentuan dagoan alkarrizketa batean.
2007an, Jurij Konjarrek Walter Verdinen Goldberg Variations bideoa topau eban, Steve Paxtonen J.S. Bachen The Goldberg Variations, Glen Gouldek interpretautakoa, Steve Paxtonek inprobisatua emonaldian oinarritua. Holan, Goldberg Variations lanaren estreinaldi ofiziala Vienan izan zan, 2010eko urrian.
Jurij Konjar bere behaketetatik, bideo-grabazinoetatik eta eguneroko praktika luzetik abiatzen da jatorrizko lana barriro hartzeko, zati batean Steve Paxton-ek eta Lisa Nelsonek lagunduta. Paxton-en legatuagaz bat etorrita, obrea birsortu egiten da aurkezten dan bakotxean, interpretatzailearen, musikearen eta publikoaren arteko topaketa legez.
Steve Paxton (Arizona, 1939)
Berrogeita hamarreko hamarkadan hasi eban ibilbidea jantzari profesional legez. José Limónegaz eta Merce Cunningham Dance Company-gaz egin eban jantzan. Alkarlanean ibili zan Robert Rauschenberg, Simone Forti, Yvonne Rainer eta beste artista askogaz eta Judson Dance Theater eta Grand Union kolektiboa sortu zituan hareekaz batera. Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetan, laguntzinoa emon eban jantza-teknika iraultzaile bi sortzeko: Kontaktuaren inprobisazinoa eta Material for the Spine izenekoak. Mobimentuan-dagoan-pentsalaria eta idazlea izanik, Paxtonek ehun artikulu baino gehiago argitaratu ditu, jantzari eta inprobisazinoari buruz, eta ibilbide luzea egin dau, jantzari, koreografo eta irakasle legez, Ipar Amerikan eta Europan. 1970etik Mad Brook Farm-en bizi da, Vermont-en iparraldean dagoan artisten komuna batean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!