66 film labur XIII. Huhezineman

Bizkaie! 2020-02-17 09:17   Zinemea

Lara Gonzalez arrasatearraren irudia aukeratu dabe kartelerako.

Danetara, 66 film labur jaso dira eta antolatzaileak pozik dagoz filmen kalidade maileagaz: Oraindino film laburrak aztertzen gabiz, asko dira eta oso ezbardinak, baina oro har sano pozik gagoz aurtengo lanen kalidadeagaz, esan dabe.

Film laburrak bialtzeko epea 2019aren abenduaren 2an hasi eta zezeilaren 2a arte egon da zabalik.

Martiaren 25etik 27ra Aretxabaletako Arkupe Kultur-etxean dogu hitzordua eta urtero legez, Mondragon Unibersidadeko Ikus-entzunezko Komunikazinoa Graduko 4. mailako ikasleek, zinemeagaz lotutako hainbat eta hainbat ekintza antolatuko ditue Arkupe aretoan eta Aretxabaletako campusean bertan.

Aurtengo jaialdiak lau sail izango ditu, Sail ofiziala, MU ikasleen saila, Mundukide saila eta bildurrezko filmak batuko dituan sail barria: La horrorosa saila; azken hori irabazten dauenak Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko zinemearen asterako gonbidapen bi jasoko ditu.

Huhezinema ez da ohiko lehiaketa bat, izan ere, Kultur ekitaldien antolaketa izeneko proiektuaren barruan, eta Iban del Campo irakaslearen koordinazinopean, kus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek antolatzen dabe jaialdia. Aurten, 16 laguneko talde batek atondu dau sariketea.

Azken buruan, XIII. Huhezinema irudikatuko dauen kartel lehiaketako lan onena aukeratu dabe. Danetara, 27 lan aurkeztu ziran eta antolatzaileek Lara Gonzalez arrasatearraren lanari emon deutsie saria, kartelaren originaltasuna azpimarratuz: Kartel oso landuak bialdu deuskuez eta benetan gatxa izan da adostasunez erabagia hartzea, esan dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu