XXI. Miguel de Unamuno Saiakera Sariketea martxan

Bizkaie! 2020-02-14 12:14   Kulturea

Lanak jasoteko epea zezeilaren 15ean hasi eta apirilaren 30ean amaituko da.

Bilboko Udalak Miguel de Unamuno Saiakera Sariketearen XXI. deialdi abiarazoko dau zezeilaren 15ean. Sariketea 1999. urtean egin zan lehenengo aldiz, Bilboko idazle, pentsalari eta filosofoa omentzeko. Ordutik, urtero egin da.

Deialdi honen jatorrizko lanak jasoteko epea apirilaren 30ean, eguenean, zarratuko da eta aurten be modalidade bi izango ditu: gaztelaniazkoa eta euskerazkoa. Irabazle bakotxak 6.000 euroko saria eroango dau, baita saritutako lanen argitalpena be.

Lanak euskeraz eta gazteleraz aurkezten dituen edozein nazionalidadetako saiakeragileek hartu leikie parte. Saiakeren gaia librea da, baina ikusmolde sormenekoa eta ez akademikoa izan behar dau. Lanek, aurretik saririk lortu bakoak eta argitaratu bakoak izan behar dira, eta gitxienez 100 orrikoak izango dira (DIN A-4 formatu normalizatuan, Times New Roman edo baliokideko letra-muetan eta 12 neurrian), lerrotik lerrora tarte bat eta erdi (1,5) itxita.

Miguel de Unamuno XXI. Saiakera Sariketearen deialdian parte hartzen daben saiakeragileek euren lanak formatu digitalean bialdu beharko ditue Udalaren webgunearen bidez: www.bilbao.eus. Bai oinarri osoak bai izena emoteko formularioa be konsultau daitekez.


2019

2019an, XX. edizinoan 119 lan aurkeztu zituen. Gaztelaniazko saiakuntzearen kategoriako saria Raúl Rodríguez Ferrándizek irabazi eban, Espainiar Filologian doktorea eta Masen Komunikazinoaren Semiotikako irakasle titularra Alacanteko Unibersidadean, Magias de la ficción (spoiler Warning!) izeneko lanagaitik. Bere saiakeran, sakontasun teoriko eta filosofikoagaz fikzinoaren eta guzurraren arteko hartu-emonak arakatzen ditu, hori guztia, kalidade literario nabarmenagaz.

Euskerazko kategorian, Xipri Arbelbide Mendiburu Iparraldeko abade, aditu, idazle eta kazetariarentzat izan zan sari nagusia, Oilarra Kukuruka lanagaitik. Testuan, argudioak eta arrazoiak emoteaz gan, autoreak Baionako Eleizbarrutiaren historiaren errepasoa egiten dau egileak 60ko hamarkadatik gaur egunera arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu