Motorrak berotzen hasi da Barakaldoko V. Baffest

Bizkaie! 2020-02-14 09:55   Kulturea

Emakumezko argazkilariek euren proposamenak bialdu leikiez.

Jaialdiaren aurkezpena (Argazkia: Barakaldoko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Emakumeek egindako argazkigintzea da Barakaldoko Baffest jaialdiaren oinarria. Maiatzaren 4tik 31ra egingo daben bosgarren edizinorako deia zabaldu dabe antolatzaileek, euren argazkiak erakutsi nahi dituen emakumezko argazkilariek hautagaitzea aurkeztu deien. Aurreko lau edizinoetan, 45 artistaren lanak ikusi ahal izan dira Barakaldon.

Amaia del Campo alkateak adierazo dauenez, artea eta aldarrikapena buztartzen ditu Baffest jaialdiak: Argi dogu kulturea bitarteko parebakoa dala herritarrak askotariko gaietan sensibilizetako. Horreetako bat bardintasunarena eta emakumearen lanaren aldarrikapenarena da. Gizonak beti izan dira gehiago eta ezagunagoak argazkigintza artistikoan, eta horri bueltea emotea da asmoa. Horrezaz gan, Baffestek dakarzan erakusketetan, ardura sozialak eta aldarrikapenak ohikoak dira.

Kontuak kontu, jaialdian parte hartu gura daben argazkilariek kategoria bi izango ditue aukeran: Sail Nagusia eta gorutz datozan sortzaileena. Miren Pastor izango da aurtengo komisario eta Sail Nagusiaren arduraduna. Beste atala, Euskal Herrian jaio edo bizi diran emakumeei zuzenduta dago, eta martiaren 15a orduko emon behar da izena.

Oraindino ia hiru hile falta dira Baffesteko erakusketak ikusi ahal izan deiguzan, baina argazki gosez dagozanek aurrerapen batez disfrutau leikie Barakaldoko kaleetan zein Hizkuntza Eskolan. 2019ko edizinoa irabazi eban Aitziber Oskolaga donostiarraren argazkiak formatu handian ikusi leitekez dagoeneko. Plaketak erakusketan, aspaldiko gomutetara jo dau Oskolagak, eta zauriak ixten ahalegindu da.

Motorrak berotzen hasi da, beraz, V. Baffest. Argi eta garbi esan geinke Baffest sendotu egin dala, bosgarren edizinoari hasierea emoten gabizan ezkero; edizino garrantzitsu honek gure jaialdiaren irudia indartzen lagunduko deusku, Barakaldon zein gure mugetatik kanpo, adierazo dau Amaia del Campok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu