Kezka taldea koko-eskean eta ate-joka ibiliko da Eibarren

Bizkaie! 2020-02-14 09:01   Kulturea

Zezeilaren 15ean, Gorosta eta Arrate bailaretan da hitzordua.

Aratusteak, Eibar 2020. Egilea: Joseba Imanol Vilas. Ego Ibarra Batzordea - Eibarko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Aratosteetako koko-jantzari eibartarrak Arrate eta Gorosta auzoetako baserrietara hurreratuko dira.

Lehen agerraldia goizean goiz egingo dabe merkatu plazan eta, ondoren, bailara bi horreetara abiatuko dira, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 15:00retara.

Eibarko Aratosteetako aurtengo kartelak herriko koko-jantzariak eta koko-marruak islatzen ditu, inauteriaren sustraian oinarrituko personajeak: mamarruak, burburixuak, masustak, aixerixak, hartza, Petra eta Maria, Don Eusebio, Kattalin eta Manuela, Batista kojua, Arrateko Ama-Birjinea, Martin Perratzailia, sasi-kartia...

Arratsaldean, 19:00retatik aurrera, Anbulatorioko parkean batu eta ondoren Eibarko kaleetan ibiliko dira Elgoibarko Mauxitxa txarangeak lagunduta.

Eibarko Arastosteek keinu berezia egin deutse aurten koko-jantzei. Karnabalen programazinoa iragarten dauen kartelean koko-jantzariak eta koko-marruak diralako protagonista. Joseba Imanol Vilas artista donostiarrak egindako kartel honek irabazi dau urtero Eibarko inauteriak iragarteko egiten dan kartel lehiaketea.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu