Bizkaiko eskautek ehunka zugatz landatuko ditue Muxikan
2020-02-13 10:21 KultureaSustrai bardinetatik, kolore ezbardinak sortuz.
Urtero, Bizkaiko eskaut taldeetako ehunka lagunek (14-16 urte bitarteko gazteek) izena emoten dabe Ingurumen Boluntariotza jardueran parte hartzeko, Sustrai bardinetatik, kolore ezbardinak sortuz lelopean, izan be, nahiz eta auzo/herri desbardinetakoak izan, danok konpromiso beragaz jokatzen dogu.
Aurten, zezeilaren 15ean egingo da jarduerea, Muxikan, Ibarrurin, Lurgaia Fundazinoagaz lankidetzan; Fundazino hori irabazi-asmorik bako erakunde pribatua eta independentea da eta ondare naturala jagon eta kudeatzea dau helburu. Lurgaia Fundazinoaren jarduerak natur ingurumenaren biodibersidadeari eusteko dagoz pentsauta, hau da, espezieen, habitaten, lotutako prozesu ekologikoen eta paisajearen multzoa.
Naturea funtsezko esparrua da eskaut filosofia indartzeko eta, horregaitik, ingurumen-boluntariotzea urtero egiten da. Aurreko urteetan be antzeko ekintzak egin dira: zaborra Muskizko hareatzan eta Durangoko errekan jaso, Algortako igel endemikoa berreskuratu...
Euskalerriko Eskautak Bizkai-ak eskaut taldeetako gazteek jarduera horretan parte hartzea gura dau, ingurumenaren arloan zerbitzua sustatzeko, mundua topau genduana baino hobeto ixteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!