Aitana Sánchez Gijón eta José María Pou, XXXVI. Ercilla Sarietako irabazle

Bizkaie! 2020-02-13 08:29   Kulturea

Aktoreen eta konpainien aurreko urteko jarduna autortzen dabe sariok.

Aitana Sánchez Gijón, 'La vuelta de Nora' antzezlanean | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Ercilla Hotelak 1985etik martxan daukazan sarietan, XXXVI. edizinoari jagokon palmaresa emon dabe jakitera. Aurreko urtean, kasu honetan 2019an, egindakoa hartzen da kontuan kategoria bakotxeko irabazleak aukeratzeko. Sari nagusiak Aitana Sánchez Gijón eta José María Pou aktoreentzat izan dira.

Lehenengoak emakumezko aktore onenaren Ercilla Saria irabazi dau, La vuelta de Nora antzezlanean egindako lanagaitik. Finalista izan dira Lolita Flores, Miren Gaztañaga, María Hervás eta Ana Torrent. José María Pouren kasuan, Viejo amigo Cicerón obran egindako interpretazinoagaitik jaso dau gizonezko aktore onenaren saria.

Euskal antzerkigintzeari lotutako irabazleak topetako, beste kategoria batzuetara jo behar dogu. Euskal produkzinorik onenaren saria Ay Carmela obreak irabazi dau. Bilboko Pabilioi 6ren proiektua da hori. Ganera, Antzerkiko Lan Onari Saria Santurtziko Jaialdiak irabazi dau. Bizkaiko zaharrena da, dagoeneko 40 edizino bete ditu.

Beste alde batetik, Antzerki Ikuskizun Onenaren Saria Dido & Aeneas obreak irabazi dau. Arriaga Antzokiaren produkzinoa da. Kategoria horretako finalisten artean Zaldi Urdina egon da, Artedrama, Axut! eta Dejabu konpainiek euskeraz sortutako lana.

Dramako Sorkuntzarik Onenaren atalean, Kamikaze Teatroren Jauría aukeratu dau epaimahaiak. Azkenik, bigarren mailako aktoreen kategorian, Malena Gutiérrez izan da irabazlea, eta Miguel Relláni omenaldia egingo deutsie bere ibilbide oparoagaitik.

Arriaga Antzokiaren 'Dido & Eneas' antzezlanak Ikuskizun Onenaren Saria irabazi dau (argazkia: Arriaga)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu