'Lur eta Amets', zezeilaren 7an zinema-aretoetan
2020-02-07 09:32 ZinemeaLur eta amets, Hego Euskal Herrian (zezeilaren 7an), Iparraldean eta Espainian aurkeztuko da.
Ikastolen Alkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak 2015ean jarri eben martxan Lur eta Amets proiektua, liburu bat, hainbat ipuin, mahai joko bat eta webgune bat sortu zituena, Lur eta Amets personaiak protagonista zirala. Bikien istorioak ardatz, ipuinak argitaratu zituen. Plazaratutako ipuinetako istorioak izan ditue kontakizunaren abiapuntu —Uxue Alberdik idatzi zituan danak, bat kenduta, Unai Elorriagarena, hain zuzen, eta Patxi Pelaezen ilustrazinoak izan zituana. Lotura Films sartu zan tartean eta filma egiteko ideak aurrera egin eban. Egileek azpimarratu dabe abentura filma dala animazinoko pelikulea eta publiko zabalari zuzenduta dagoala, Danok konpartiduten doguzan sasoi, bazter, persona eta emozinoak erakusten ditualako.
Kontuak kontu, Joseba Poncek eta Imanol Zinkunegik zuzendutako Lur eta amets filma, Hego Euskal Herrian (zezeilaren 7an), Iparraldean eta Espainia mailan aurkeztuko da.
Gidoia Eneko Olasafastirena eta Carlos Zabalarena da eta musikea, barriz, Joserra Senperenarena.
Abenturea zehatza da: Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dabe eta bikiak amona Andereren etxean itxi ditue astegoien pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren boterei esker, ez da astegoien arrunta izango. Bidaian sartuko dira, garai eta sasoi desbardinetan abentura gazigozoak bizi eta gure historian zehar bidaiatuko dabe. Beti izango dira protagonista, Andere eta Baltaxarren laguntzinoa bikainagaz. Baina, zoritxarrez, gaiztoak, sasoi eta garai desbardinetan, ia beti izango ditue atzetik.
Aurrerapen bideoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!