Unibersidadeko irakasleen lana erraztuz
2020-02-05 09:11 KultureaXerkariak-en softwareak akreditazino agentzien eskakizunak beteten laguntzen dau.
Naiara Rojo Azaceta, Unai Fernández Gámiz eta Borja Fernández Gauna, Euskal Herriko Unibersidadeko Vitoria-Gasteizko Injinerutza Eskolako irakasleak dira Xerkariak, unibersidadeko irakasleen beharretara egokitutako aplikazino informatikoak lantzea erabagi eban taldea. Euren proiektua VIII. Inizia Uniekintzaile sarietara aurkeztu eta akzesit bat irabazi eben. Unibersidadean kultura ekintzailea sustatzea da sarion asmoa, bertako ahalmen barritzailea nabarmenduz eta, esangura horretan, enpresa bihurtu daitekezan proiektuak laguntzen ditu:
Orain, idea egia bihurtu da: Software bat sortu dogu (XerkaAkredita), unibersidadeko irakasleei laguntzen deutsena Espainiako ANECA agentziaren eta EAEko UNIBASQ agentziaren akreditazino-eskakizuna beteten, irakasle figura batzuei jagokenez, dinoe. Aplikazinoak modu automatikoan beteten ditu ikerketeari, kudeaketeari eta irakaskuntzeari buruzko akreditazino figuren item gehienak, eta administrazino prozedurea nabarmen arintzen da.
Horrezaz gan, Xerka Online programea sortu dabe, ikertzaile baten argitalpenei buruzko zantzu guztiak bilatzen ditu (banakako bersinoan) eta ikertalde baten argitalpen guztien zerrendea sortzen dau (taldeentzako bersinoan).
Informazino osoa eta aplikazino horreetarako sarbidea Xerkariak webgunean dago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!