Víctor Urrutiaren 'Memoria de silencios' poema liburua saritu dabe

Bizkaie! 2020-02-04 10:38   Kulturea

Aurreko urtean argitaratutako poesia libururik onenari emoten jako saria.

Victor Urrutiak, UPV/EHUko soziologo ospetsuak eta administrazino publikoan eta unibersidadean hainbat ardura izan zituanak, produkzino poetiko bizi eta emonkorra ezagutarazo eban bere bizitzako azken urteetan. Hil ondoren argitaratutako Memoria de silencios  (Vitruvio, 2019) poema liburuak Poesia Editoreen Alkartearen saria jaso barri dau, literatur genero horren barruan ospe handia dauena. Azken urteotan, Luis Alberto de Cuenca eta Francisca Aguirre egile garrantzitsuek irabazi dabe, besteak beste, aitatutako saria.

Victor Urrutia (1945-2017) Andosillan (Nafarroa) jaio zan, eta bizitza profesionala be Euskal Herrian egin eban. Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktorea, eta Master of Arts New Yorkeko New School for Social Research-en, Soziologiako katedraduna be izan zan, eta UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadean ibili zan maisu eta ikerlari. Uri soziologiaga lotutako ikasketetan espezializau zan, harik eta diziplina horren barruan erreferentzia akademiko garrantzitsua bihurtu arte. Haren bizitzan beregan hartu zituan erantzukizun publikoez gan (Espainiako Gobernuko Erlijino Gaietarako zuzendari nagusia, izendapen autonomikoko senataria, Euskal Estadistika Erakundeko zuzendari nagusia eta Eusko Jaurlaritzako Prospekzino Soziologikoen Kabineteko zuzendaria), UPV/EHUko Irakasleen errektoreordea be izan zan 2000tik 2004ra bitartean. 2016ko garagarrilean, Espainiako Soziologia Federazinoak haren ibilbide akademikoa onartu eta aukeratutako Ohorezko Kideen zerrendan sartu eban.

Produkzino zientifiko zabalaz gan, 2017an bere lehen poema liburua argitaratu eban: El libro de los días (Vitruvio argitaletxea). Urte bi geroago, hil ondoren, argitaletxe berak argitaratu zituan, Memoria de silencios izenburupean, argitaratu barik itxitako poemak, eta orain, lehenago adierazo legez, poema liburu horrek jaso dau saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu