Ane Lindane Farolin eta Jose Angulo, Zarambolas

Bizkaie! 2020-02-04 09:05   Kulturea

1984an, Fernando Tojak, Marino Monterok eta Josepe Zuazok, Farolín eta Zaranbolas personaiak asmau zituen Bilboko Aratusteetarako.

Ane Lindane sortzaile bilbotarra da. Umorea dauka ikur nagusitzat eta holan erakusten dau bakarrizketetan. Irrati-esatari legez eskarmentu handikoa da baina horrek ez deutso trabarik eragin aktore izateko, argazkilari jarduteko eta film laburrak zuzentzeko. Jaizale amorratua da.


Ane Lindane – Farolin

Farolin esparru publiko edo profesionalean izena lortu dauen bilbotarra da –ez dau zertan Bilbon jaiotakoa izan behar-, Bilboren izena ahotan erabili eta bilbotarra izatea azpimarratzen dauen personaia da, eta Semper Plus Ultrak (Beti harago) laburbatu leike bere ustea.

Jagokon kolorea zuria da.


Joselu Angulo - Zarambolas

Joselu Angulo txistularia eta gaiteroa da, Gaztedi jantza taldean. Gainera, Mairuek Gaztediko Erraldoiak eta Bilboko Gaiteroak taldeetako kidea da. Argiketaria eta sindikalistea be bada.


Zarambolas, barriz, gibel-handi bat da, Bilboko herritar tipikoa, ezerk edo inork bizitzea aldatuko ez deutsona. Ondo bizitea atsegin dauena, Carpe Diemek laburbatzen dau bere bizi-lemea.

Jagokon kolorea gorria da.

Bilboko Konpartsak taldearen esanetan, 2020ko Aratusteak zezeilaren 15etik 25era ospatuko dira. Guretzat aurreko asteburuan hasten dira, zapatuan, hilaren 15ean,  Kopla Txikien lehiaketeagaz eta domekan, zezeilaren 16an,  Plaza Barrian egiten den Pontxe eta Torrada lehiaketeagaz.


Epaiketea

1984an Jai Batzorde Mistoko hiru kidek, Fernando Tojak, Marino Monterok eta Josepe Zuazok, Farolín eta Zaranbolas personaiak asmau zituen Bilboko Aratusteetarako.

Orduan ezarri zan lehenengoz Farolin eta Zaranbolasen epaiketea Bilbon, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zan urteroko personaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiauta. Gure uribilduan gaiari kutsu txirenea emotea erabagi zan, zintzoaren eta gaiztoaren arteko dikotomia hausi eta umore kutsua ezarriz, herritarren izakera arketipikoaren bikoiztasun barregarria bistan ixteko.

Gaur egun, Farolin eta Zaranbolasen kontrako herri auzia euren atxiloketeagaz hasten da, udaletxean. Bilboko uriko mazukariak dira ziegetara gure protagonistak lagunduko dituenak. Behin ziegatan sartuta, Fraisku, Momo, Hartza, Moja, Turko eta Higien kalejira batek bideratuko ditu Plaza Barrira arte, bilbotarron irainak medio, ibilbidean zehar.


Plaza Berrian dagozala, epaiketeari hasierea emongo jako, konparsakideak izanik abokatu, fiskal eta lekukoen antzezlanetan ibiliko diranak.

Hareen defensarako azalpenak emonda, auzi-aretoko ahots gorenak epaiaren barri emon eta Farolin eta Zaranbolas ziegetara itzuliko dira hareen aratuste-zigorraren zain.

Plaza Barrian bertan be, urkatokira eroango dira, herri auziari amaierea emongo deutson burla, trufa, eskarnioa egingo da. Hor amaituko da epaiketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu