Zabalik dago XV. Artedrama Euskal Laborategian izena emoteko epea

Bizkaie! 2020-02-04 08:10   Antzerkia

Urtero legez, Pazko Astean, apirilaren 13tik 18ra dira hitzorduak.

Artedrama Euskal Laborategia, arte eszenikoetan euskeraz dabizenen topagunea da Aulestikoa, aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizaleentzat zabaltzen dan gunea. 'Euskal Herriko arte eszenikoetan gabizenon arteko eztabaidak, jakintza eta alkartrukeak sustatzeko asmoagaz, astelehenetik zapatura, 48 ordu, 6 irakasleren tailerrak atondu ditugu. Aberatsa da oso gure eszena, eta urtez urte euskal antzerkiak sensazino eta gogoeta barriak sorrarazoten deuskuz. Urtez urte eginiko lanaren emoitzeak ondorioak dakarz eta subertedunak gara, gure mundua sortzen baikabiz, talentu handiz hornidutako artistak bidelagun ditugula.

Kontuak kontu, aurten be euskal antzerkiaren bazter guztiak arakatu ahal izango dira Ander Lipus, Maika Etxekopar, Amancay Gaztañaga, Ximun Fuchs, Marina Suarez eta Olatz Beobideri esker.

Euren ibilbidearen eta euren ikastaroen xehetasun guztiak hemen.

14 leku besterik ez daukaguz, beraz, ahalik eta azkarren, jarri geugaz hartu-emonetan eta emon izena info@artedrama.com epostan edo 636 55 22 44 telefonora deituta.

Ikastaro guztiak euskaraz izango dira eta matrikulea 450 €koa (lotarako lekua eta otorduak barne).

Laborategi legez jaiotako esperientzia honetara gonbidauta zagoze!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu