Zabalik dago XVII. Laburbirako jarduerak atontzeko deialdia

Bizkaie! 2020-02-03 09:48   Zinemea

Zezeilaren 7ra arte zabalik dago deialdia irudienea.topagunea.eus webgunean.

'Harria Herria', Zuzendaria eta gidoilaria: Dimegaz Kultur Elkarteko Janire Etxabe. | Ikusi handiago | Argazki originala

Laburbireak, euskerazko film laburren zirkuituak, 17. edizinoa beteko dau aurten euskal ikus-entzunezkoen harrobitik lan interesgarrienak Euskal Herriko edo Euskal Herritik kanpoko hainbat aretoetara eroanez. Edozein euskera edo kultur alkartek eta udalek bere herrian ikus-entzunezko zirkuitu hau antolatu nahi izan ezkero, deialdia zabalik dago zezeilaren 7ra arte, irudienea.topagunea.eus webgunearen bitartez. Urte honetan XVII. Laburbira martiaren 9tik eta apirilaren 8ra izango da.


Jarduerak antolatzeko eskaerak

Euskerazko sortzaileen lana ezagutarazoteko eta ikusleak lanotaz gozetako helburuagaz sortutako egitasmo hau edozein herritan antolatu daiteke; horretarako alkarte eta udalen izen-emotea zabalik dago webgunean zezeilaren 7ra arte. Bertan aukeratu leikie martiaren 9tik eta apirilaren 8ra zein egunetan antolatu nahi daben ekitaldia.

Igaz 35 herritan eskaini ziran Laburbira zirkuituko ekitaldiak Euskal Herriko herriez gan, New Yorken, Londonen eta Parisen ikusi zituen Laburbirako filmak.


Bederatzi film labur, 73 minutuko proiekzinoa

Aurten 27 ikus-entzunezko lan aurkeztu badira be, bederatzi lan aukeratu dira ekitaldietarako. Erispideak anitzak izan dira aukeraketea egiteko orduan: lurraldetasuna, ikus-entzunezkoaren disziplinea, genero parekidetasuna, gaia eta formatua. Emoitzea, emozinoz eta sensazinoz beteriko 73 minutuko proiekzinoa izan da.

Aukeratutako lanak dira: Anti film laburra (Zinebi jaialdian aurkeztutako lana eta hainbat sari jaso dituana), Kristina Zorita zuzendariaren Pil Pil film laburra (hainbat jaialditan izandakoa), Ibon Izaren Mamarro izeneko lana, Bilboko Mendi Film Festibalean estreinautako Herria Harria, Marilin taldearen Urak dakarrena, Euskaltzaleen Topagunearen Gau beltza, Amaia San Sebastianen Tigre bat, Yolanda Mazkiaranen Kateak eta Maitane Eyheramotoren Jauzi bat eta prixt.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu