Ikusi eta Ikasi programea 4 eta 10 urte bitartekoentzat da aurten
2020-01-29 08:03 KultureaBilboko umeentzako euskerazko programea urtarrilaren 31n hasiko da.
Urtarriletik maiatzera, makina bat abentura bizi ahal izango ditue Bilboko neska-mutilek, Ikusi eta Ikasi programearen 16. edizinoari esker. Udalak eta Topaguneak alkarlanean antolatuta, 75 jarduera atondu ditue, umeek eta familiek euskerazko astialdi hezitzaile eta dibertigarria izan deien. Ohiko moduan, uriko barruti guztietara helduko da Ikusi eta Ikasi.
Aurtengo nobedade nagusia parte-hartzaileen edadea izango da. Orain arteko moduan, 4 eta 8 urte bitartekoentzako jarduerak egongo dira, Familian izeneko egitarauan. Baina, ganera, Lagun artean izeneko beste kategoria bat be sortu dabe, 8 eta 10 urte bitartekoek be Ikusi eta Ikasin parte hartu ahal izan deien. Bigarren kategoria horretan, helduen laguntzino barik olgauko dabe umeek, lagunartean.
Dobako jarduerak dira egitarauko guztiak, baina aurretik izena emon behar da. Urtarrilaren 31n hasiko da Ikusi eta Ikasi (Errekalde auzoan, Eidabe konpainiaren Meri, Mari eta Lari ikuskizuna izango da lehenengoa), eta maiatzera arte, 30 ikuskizun eta 35 lantegi eskainiko dira.
Lau urtetik gorako umeei eta hareen familiei zuzendutako jardueren artean, aitagarriak dira Contact Kids (umeen eta helduen arteko kontaktu fisikoa bultzatzeko), musika tresna birziklatuen tailerra, ipuin-kontalariak eta abar dagoz. 8-10 urteko tarterako, pixilazino, zirku, fanzine, bitxigintza, neon margo eta txantilloi tailerrak antolatu ditue.
Bilboko familien artean estimazino handia dauen programea da Ikusi eta Ikasi, urterik urterako datuek erakusten dabenez. Orain arteko 15 edizinoetan, milazak neska-mutilek hartu dabe parte, berbarako, igaz, 4.000 inguruk.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!