Badator XVIII. Otxarkoagako Mugarik Bako Umeentzako Ipuin Lehiaketea

Bizkaie! 2020-01-28 08:02   Kulturea

Izena emoteko epea urtarrilaren 31n amaituko da.

Otxarkoagako XXXIX. Umeen Jardunaldiak, 2020ko maiatzaren 16 eta 17 egunetan dirala eta, Txirula Kultur Taldeak Mugarik Bako Ipuin Lehiaketea antolatu dau umeen artean literaturgintzea bultzatu guran.

Parte-hartaileak edade guztietakoak izan daitekez eta lanak euskeraz zein gaztelaniaz aurkestu daitekez.

Idazlanaren orri-kopurua: gehienez lau orri, gitxienez orri bat.

Persona bakotxak ipuin bi baino gehiago ezin ditu aurkeztu. Idazlanak originalak eta argitaratu edo saritu bakoak izango dira. Gai-zerrendea librea da, baina epaileek umeei zuzendutako ipuinak, baita bakea, tolerantzia, genero bardintasuna, giza eskubide eta ekologiari buruzko gaiak be balorauko ditue.

Aurkezteko moduari jagokonez, papelean idazkera argian idatzita; edo ordenagailuz, espazio bikotxe, arial 12 letra edo antzeko batean. Posible da posta elektronikoaren bidez aurkeztea. Idazlanak Otxarkoagako Auzo Etxean, Pau Casals Etorbidea 19, 48004 Bilbo helbidean aurkeztu behar dira, ipuinak@txirula.org edo txirulakulturtaldea@gmail.com postaren bidez; beti be 2020ko urtarrilaren 31n amaituko da epea.

Idazlanakaz batera egilearen izen abizenak, helbidea, edadea eta etxeko telefonoa edo posta elektronikoa agertu beharko dira.

Hautatutako personei argitaraturiko liburuen hogeita lau ale emongo jakez.

Otxarkoagako Kepa Enbeita plazan maiatzaren 17 egunean ipuinak irakurteko aukerea izango dabe.

Lehiaketan parte hartu izanak autoretzearen egiaztapena adierazoten dau eta edizino honetan argitaratzeko baimena emoten dau. Hautatutako eta argitaratutako ipuinak idatzi daben personei jagoke.

Argitalpenean bakarrik zuri-baltzez egindako marrazkiak agertu daitekez, antolatzaileek testuagaz bat datozela erabagiten badabe.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu