Auschwitz konzentrazino-esparru nazi alemaniarra askatu ebela 75 urte bete dira gaur

Bizkaie! 2020-01-27 13:39   Pil-pilean

Auschwitz, konzentrazino-esparru nazi alemaniarra ikusgai dago Gernikako Astran.

Orain, lehen aldiz historian, Auschwitz–Birkenauko Estadu-Museoaren erakusketa berezia ikusgai da gurean. Erakusketeak Heriotzearen lantegia ezizenagaz ezagutzen dan konzentrazino-esparruaren inguruan antolatutako museoko artxibo historikoko argazki eta agiri ezezagunak ikusteko aukerea dakar, baita jatorrizko 384 argazki, agiri, nahiz presoek egindako marrazkiak. Balio historiko handiko erakusketea da eta gizadiak bizi izan dauen jazoera ilunenetako baten dimensinoa ulertzeko ezinbestekoa.

Kontuak kontu, Auschwitz, konzentrazino-esparru nazi alemaniarra erakusketearen inaugurazinoa urriaren 1ean izan zan Gernikako Astran eta ikusgai izango da maiatzaren 30era arte.

Kontuak kontu,  Auschwitz, konzentrazino-esparru nazi alemaniarra askatu ebela 75 urte bete dira gaur, hilak 27.


Erakusketa ibiltaria

2019ko urriaren 1ean Holokaustoa eta Auschwitz-eko Konzentrazino eta Sarraski-Esparru Nazi Alemana gaiei buruzko erakusketea inaugurau eben Gernikako Astran (Bizkaia). Ordutegia: 9:00 – 18:00retara. Erreserbak egin hemen.

Aurrerago, 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan zehar 25-50 erakusketa antolatuko dira Espainiako Erkidego Autonomo guztietan eta ahalik eta probintzia gehienetan. Ekimen honek helburu bi ditu; erakusketea gazteei hurreratzea (DBH-ko 4. maila eta Batxilergo-ko 1. eta 2. maila ikasten dabenei, XX. mendeko historia eta Bigarren Mundu Gerra gaien inguruan hausnarketea egiteko). Eta, bestetik, gazteek jasoten daben edozein informazinoaren aurrean ezsiritu kritikoa piztea, populismoen arriskuak eta ondorioak nabarmenduz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu