Kalean da 67. 'Idatz & Mintz'
2020-01-22 08:04 KultureaLiteraturearen barruko hainbat gai jorratu ditue idazle eta itzultzaileek.
Labayru Fundazinoak plazaratzen dauen Idatz & Mintz aldizkari literarioaren zenbaki barria, 67.a, eskuragarri dago. Euskeraz sortutako testuak zein beste hizkuntza batzuetatik ekarritakoak batu ditue argitalpenean, autore ezagunek eginak zein herri literaturakoak.
Poesiaren atalean, Miren Agur Meaberen Heriotza eta neskutsa, Galder Urzaaren Ametsa. Desioa. Asmoa eta Eneko Urizarren Pailazo bat naiz idazlanak dakarz aldizkariaren 67. zenbakiak. Narrazinoan, ostera, Iratxe Ormatza Imatzen Arimen gaua, Telmo Iruretaren Jende ustela eta Inaxio López de Aranaren Saguzarraren madarikazioa.
Ganera, Jabier Kaltzakortak herri literaturearen inguruko beste txatal bat osotu dau, Amodiozko lau kantu zuberotar izenburuagaz. Bestetik, atzerriko autoreen testuak euskeraz irakurteko modua emoten dau Xabier Bovedak, literatura unibersaleko itzulpenen atalean. Oraingoan, Slawomir Mrozek idazlearen barri emoten dau, eta haren testu batzuk aukeratu ditu.
Barruko orrialdeetako idazlanak marrazki bidez adierazo ditu Enrique Morentek, eta aldizkariaren azalean ikusi leiteke emoitzea. Danetara 42 orrialde ditu 67. Idatz & Mintz-ek, eta 18,70 euroan erosi leiteke Labayruren webgunean (hemen).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!