Jon Lopategi, Alan Roy King, Angel Aintziburu eta Txomin Solabarrieta omenduko ditue

Bizkaie! 2020-01-21 10:09   Kulturea

Xabier Amuriza ohorezko euskaltzainak irakurriko dau Jon Lopategiren hilberri-txostena.

Jon Lopategi Ohorezko diplomea jasoten. | Ikusi handiago | Argazki originala

Urtarrileko lehen Osoko Bilkurea egiteaz batera, Euskaltzaindiak aurreko urtean hildako euskaltzainak omentzen ditu. Ohiturari jarraituz, igaz hildako Jon Lopategi, Alan Roy King, Angel Aintziburu eta Txomin Solabarrieta omenduko ditu Akademiak urtarrilaren 31n (Gipuzkoako Foru Aldundian, 12:00etan).

Goizeko 10:00etan izango da Osoko Bilkurea, Gipuzkoako Foru Aldundian, eta 12:00etan lau euskaltzainen hilberri-txostenak irakurriko dira, Agiriko bilkuran: Xabier Amuriza ohorezko euskaltzainak irakurriko dau Jon Lopategiren hilberri-txostena; Miren Azkarate euskaltzain osoak Alan Roy King-ena; Xipri Arbelbide ohorezkoak Angel Aintzibururena; eta, azkenik, Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzainak aletuko dau Txomin Solabarrietaren biografia.

Kontuak kontu, ekitaldia Gipuzkoako foru jauregian egingo da eta Peio Ospitalek girotuko dau, hiru kantu ezagun abestuz: Arnasak gurutzatuz; Zu eta ni; eta Bake-mina.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu