2020ko Zirgari Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik

Bizkaie! 2020-01-17 13:21   Pil-pilean

Lau kategoriatan emongo dira sariak.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK Fundazinoak bardintasunaren aldeko Zirgari Sarien bosgarren edizinorako deia egin dabe. Lau kategoriatan banatu ditue aurten, eta hautagaiak proponidu leitekez dagoeneko. Norbanakoek zein entidadeek egin leikiez proposamenak.

Sarion bidez, Foru Aldundiak jentaurrean eskertu eta aintzatetsi nahi dau pertona edo erakunde batzuek emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen arteko bardintasunerako bidean egin daben ahalegin berezia. Lehenengo aldiz aurtengo edizinoan, esker ona adierazoko deutsie lekuan-lekuan emakumeen taldeen eta kolektiboen ahalduntzearen aldeko lanagatik nabarmendu dan erakunde bati edo gehiagori.

Zirgari Sarien lau modalidadeak honeek dira:

- Emakumeakanako indarkeriaren kontrako burrukeari. 

- Ahalduntze eta balio-aldaketeari.

- Herritar aktiboei.

- Ohorezko Saria.

Hautagaitzak posta elektronikoz aurkeztu leitekez (berdintasuna@bizkaia.eus), edo eskura Bardintasunerako Zuzendaritzearen bulegoetan (Mazarredo Zumarkalea 63-3, Bilbon). Oinarriak eta zehaztasun gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu