'Dolor y gloria' Pedro Almodovarren filma izan da nagusi Feroz sarietan
2020-01-17 12:30 ZinemeaVentajas de viajar en tren komediarik onena izentau dabe Feroz sarietan.
Dolor y gloria Pedro Almodovarren filma izan da gaueko irabazle nagusia, izan be, sei sari eroan ditu. Iglesiasek musikeagaitik irabazi dauenaz gan, film dramatiko onenarena, zuzendari onenarena, gidoi onenarena, gizonezko aktore onenarena (Antonio Banderas) eta bigarren emakumezko aktore onenarena (Julieta Serrano) jaso ditu.
Dolor y gloria filma Espainiako ordezkaria izango da zezeilaren 9an emongo dituen Oscar sarietan mundu zabaleko film onena kategorian, Mientras dure la guerra eta Buñuel en el laberinto de las tortugas filmeei aurrea hartuta.
Feroz 2020 sariakaz jarraituz, Ventajas de viajar en tren Aritz Moreno donostiar zinemagileak zuzendu eta EiTBren parte-hartzea dauen filmari komediarik onenaren saria emon deutso AICE Zinematografia-Informatzaileen Espainiako Alkarteak bart, Alcobendasen (Madril), Feroz sarien zazpigarren edizinoan.
Alberto Iglesias be saritu dabe, Dolor y gloria gaueko filmik sarituenean egindako lanagaitik eta Belen Cuesta andaluziar aktoreak emakumezko aktore onenaren saria irabazi dau, La trinchera infinita Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren filman egindako lanagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!