San Anton Eguna gaur Mungian

Bizkaie! 2020-01-17 08:36   Pil-pilean

Animaliak bedeinkatuko ditue gaur Belako baseleizan.

Iluntzean, barriz, Anne Etchegoyen eta Ahots Barriak izeneko musika saioa izango da Olalde Aretoan, 20:00retan.

Bihar, hilak 18, San Antontxu:



San Antontxu ospatuko dabe mungiarrek eta hurreratzen diran guztiek. Ferialekuan, Azokea izango da goizean goizetik hasi eta 15:00rak arte. Andra Mari plazan, Matxin plazan, Trobika eta Alkartasuna kaleetan baserriko produktuak egongo dira salgai.

Pelota partiduak be izango diar eta azpimaratzekoa da Olaizola II eta Urrutikoetxeak Artola eta Imazen kontra jokatuko dabena.

Horrezaz gan, Euskadiko Odoloste eta Txorizoen XXIV. Sariketea be atondu dabe.

Domekan, urtarrilaren 19an, Andra Mari eta Matxin eta Forun plazetan egingo dan X. Lapikoko Eguna, Ingude Mistoaren Euskadiko Txapelketea, idi probak nabarmendu daiteke.

Azken buruan, Mungian ez eze, Berrizen, Bilbon eta Urkiolan be giro ederra espero da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu