Azken astegoiena 'Thomas Struth' erakusketea bisitetako

Bizkaie! 2020-01-17 08:09   Kulturea

Orain arte 290.000 persona baino gehiago hartu ditu Thomas Struth erakusketeak.

Joan dan urriaren 2an zabaldu ebenetik, 290.000 persona baino gehiago hartu ditu Thomas Struth erakusketeak. Datorren urtarrilaren 19an, domekan, zarratuko da bigarren pisua, bertan egon baita erakusketea; jarraian, desinstalazino lanei ekingo jake, gero Olafur Eliasson: bizitza errealean (Zezeilaren 14tik bagilaren 21era) montetan hasteko.

Erakusketeari amaierea emoteko, argazkilaritzeagaz, musikeagaz eta zientziagaz lotutako zenbait jarduera eskainiko dau astegoien honetan Guggenheim Bilbao Museoak:


Urtarrilaren 17an

Thomas Struthek zuzendutako tailerra. Tailerrean, artista alemanak lanerako orientazinoa eta iradokizunak emongo deutsee partaideei, banan-banan.

Frank Bungartenen kontzertua. Frank Bungarten musikari klasikoaren gitarra-kontzertua iragarri dabe. Bungartenek Thomas Struthegaz egin dau lan zenbait obratan


Urtarrilaren 18an

Musikeagaz jarraituz, gitarrista ezaguna eta irakaslea danez, Frank Bungartenek tailer bat zuzenduko dau musikarientzat, gitarra-jotzaileentzat nahiz bestelako instrumentuak joten dituenentzat.

Unibersoa dezifratzen. James Beacham partikulen fisika arloan aditua da Ikerketa Nuklearreko Europar Erakundean (CERN) eta unibersoaz, sormenaz, jakinminaz eta desioaz dauen ikuspegi berezia jorratuko dau.


Urtarrilaren 19an

Sixty1Strings taldearen kontzertua. Musika klasikoa joten dauen Sixty1Strings taldeak —Ekaterina Solovey, Konstanze Kuss eta Negin Habibi musikariek osotutakoa— harpa, mandolinea eta gitarrea hartzen dituan Ambarabà kontzertua eskainiko dau Thomas Struthi eskainitako erakusketeari amaiera ezin hobea emoteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu