'La trinchera infinita': 2019ko pelikularik onena Forque sarietan
2020-01-13 07:50 ZinemeaJose Mari Goenagak, Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako filma faboritoa izango da Goya sarietan.
Aitor Arregik, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako La trinchera infinita filmak 2019ko Fikzinoko Film luze Onenaren Forque Saria irabazi dau. Andaluzian filmauta eta Espainiako gerra zibilean kokatuta, Francoren altxamenduaren ostean, errepresinoaren bildur, euren etxeetan ezkutautako personen gorabeherak dakarz, kasu batzuetan 40 urtean kalera urten bakoen burukominak.
Aurten, Forque sarietan Loreak eta Handia zuzendu eta produzidu eban hirukotea saritu dabe. Pedro Almodovarren Dolor y gloria, Alejandro Amenabarren Mientras dure la guerra eta Oliver Laxeren O que arde pelikulak izan ditu 30.000 euroko sariaren lehian.
Madrilen egin dabe sariak emoteko galea, Santiago Segurak eta Elena Sanchezek aurkeztuta.
Jose Guirao jarduneko Kultura ministroa galan izango zala iragarri eben hasieran, baina zapatuan Jose Manuel Rodriguez Uribes ministro barriaren izena ezagutzera emon ebenez, azkenean ez bata ez bestea ez ziran joan.
Ganerako saridunakaz jarraituz, Andonio Banderasek gizonezko aktore onenaren saria irabazi dau, Dolor y gloria pelikulan egindako lanagaitik eta Marta Nietok, emakumezko aktore onenarena, Rodriguo Sorogoyenen Madre filman egindako lanari esker.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!