BilbaoGabonak ekimenean 400 jardueratik gora izan dira
2020-01-09 08:45 KultureaProiektuari esker, uribildua aisialdirako zein kulturarako erreferente bihurtu da.
Ia 90.000 personak gozau dabe Bilboko Udalak antolatutako jarduera guztiez. Bilboko Udalak BilbaoGabonak proiektuaren aldeko apustua egin eta herritarrek zein bisitariek babestu dituen 400 jarduera baino gehiago antolatu ditu.
Jendeak uribilduko kaleak bete ditu betiko kabalgatez gozetako, uribildua inoiz ez bezela distirarazo daben argiak ikusteko edo Bilboko saltokietan Gabonetako ohiko erosketak egiteko. Holan, BilbaoGabonak proiektua uribilduko dinamizatzaile nagusia izan da, bai eta bisitariak erakarteko indarra be.
Arenala eta Erripa kaia izan dira proiektuaren erdigunea, Gabonetako jarduera ugari atondu eta ia 90.000 persona batu dira. Aurtengo edizinoko barritasun nagusia, izotz ekologikoko estaduko pistarik handiena, 800 metro koadrokoa eta sei bideko txirrista 56.000 persona inguru batu zituen, igaz baino % 26,16 gehiago, hain zuzen be.
Gabonetako Amesen Faktoria umeentzako aisialdi-karpa handian, 12 urtetik beherako 30.000 ume baino gehiago batu dira, eta sormen-olgetak, tailer didaktikoak eta askotariko ikuskizunak izan dira bertan. Erripa kaian, uribilduko tokiko hogei bat saltokitako etxolak jarri dira, eta gastronomia-produkturik, erregalurik eta dekorazinorako produkturik onenak eskaini deuskuez. Europako uri nagusietan ikusten ditugunen antzeko azoka bat be izan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!