Euskadiko Filmategiak, DIPC-ek eta Donostia Zinemaldiak III. Zinema eta Zientzia aurkeztu dabe
2020-01-09 08:03 KultureaDonostia Zinemaldiak lehenengoz parte hartuko dau zikloaren antolakuntzan.
Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center‐ek eta aurten lehenengoz Donostia Zinemaldiak alkarlanean antolatutako Zinemea eta Zientzia zikloaren hirugarren edizinoa aurkeztu dabe gaur. 2020ko urtarriletik martira izango da Tabakaleran (Donostia) eta Bilboko Arte Eder Museoan. Bost erakundeetako arduradun nagusiek ekimenaren zehetasunak iragarri ditue eta aurten interes zientifiko handiko 11 film proiektauko dira; saio guztietan, izen handiko zientzialari bat arduratuko da filma aurkezteaz eta proiekzino ondorengo barriketaldia gidatzeaz.
Era berean, aurtengo edizinoan hainbat barritasun izango dira: zientziaren alderdi desbardinak eta komunidade zientifikoaren azken aurrerapausuetara hurreratuko gaituen bost berbaldi, ikastetxeei zuzendutako proiekzinoak, musikea zuzenean eta Donibane Lohitzunen egingo dan ekitaldi berezi bat. Ganerakoan, El día de mañana (Roland Emmerich, 2004) filma proiektauko jake ikastetxeei. Gipuzkoako zein Bizkaiko uriburuetako proiekzinoetan klimaren fisikea jorratuko da bertaratutako ikasleakaz. Era berean, La mujer en la luna (Fritz Lang, 1929) filmaren proiekzinoan zuzeneko musikea joko dau Javier Pérez de Azpeitia piano‐jotzaileak. Azkenik, Gilda (Charles Vidor, 1946) pelikulearen saioa Donibane Lohitzuneko Cinéma Le Sélect zinemara lekualdatuko da urtarrilaren 21ean.
Zikloa datorren barikuan, urtarrilaren 8an, hasiko da Donostian, eta urtarrilaren 11n, barriz, Bilbon. Pedro Miguel Etxenike fisikaria, UPV/EHUko katedraduna eta DIPCko presidentea, izango da lehen zientzialari gonbidatua eta Ágora aurkeztuko dau. Antxinaroan dago kokatuta filma eta ezaguera zientifikoa topetako prozesua erakusten dau, Hipatia ezagutzera emon zan lehenengo emakume astronomoa eta zientzialaria ardatz hartuta. Proiekzinoa baliogarria izango da, beste zenbait konturen artean, zientziaren historiari buruzko edota emakumeak zientzian izan dauen lekuari buruzko eztabaidea pizteko, baita zientziaren eta erlijinoaren, edota zientziaren eta Jainkoaren arteko betidanik konplexuak izan diran hartu-emonak aztertzeko be.
Proiekzinoetarako sarrerak 3,50 euroan egongo dira salgai. Bilbon, museoko leihatilan edota www.museobilbao.com webgunean erosi daitekez; 2 euroan dagoz Museoaren Lagunentzat eta doban izango dira 25 urtetik beherakoentzat (museoko leihatilan jaso behar dira sarrerak). Donostian, Tabakalerako Informazino Puntuan, zinemako leihatilan (proiekzinoa hasi baino 30 minutu lehenago) eta interneten hemen egongo dira salgai, eta % 10eko deskontua izango dabe Tabakalera edota Donostia Kultura txartelak dituen ikusleek. Proiekzino berezi bat aurreikusi da ziklo honetan: zuzeneko musikea izango dauen La mujer en la luna (Fritz Lang, 1929) filma ikusteko sarrerea 7 euro kostauko da uriburu bietan (4 euro Bilboko Arte Eder Museoko Lagunentzat). Berbaldietarako sarrerea, barriz, doban izango da (aretoa bete arte).
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!