Errege-opil solidarioa banatuko dau Caritasek Bilbon
2020-01-03 12:17 Pil-pileanBatutako dirua ume eta gazteei laguntzeko izango da.
Bizkaiko Caritas alkartearen errege-opil solidarioak barriro hartuko dau Bilboko Plaza Barria urtarrilaren 5ean, dagoeneko 16. edizinoa izango da. Erroskoi handi-handia egingo dabe Bizkaiko Okindegien Alkarteak eta Lapiko Catering erakundeak, eta zati bakotxa euro baten salduko deutsie bertara hurreratzen diran herritarrei.
Batutako dirua ume eta gazteei laguntzeko erabiliko dau Caritasek, umezarorako eta gazteen burujabetzarako programen bidez. Pobrezia eta gizarte-bazterkeriaren kontrako burrukan, prebentzino estrategiak oso garrantzitsuak dira, belaunaldi batetik bestera pobrezia eta babesbakotasuna transmitiduteko ikusten dogun jokera horri aurrea hartu eta eteteko, adierazo dau Caritaseko Ana Sofi Telletxeak.
Ganera, errege-opil solidarioaren bidez, Caritasek gizartean eragin gura dau, jentea pobreziaren kontra mobidu daiten. Gure artean, pobrezian bizi dira asko, egoera latzean, eta arazo hori ikusgai bihurtu gura dabe domekako ekitaldi jentetsuagaz.
Aurtengo hitzordua bikotxa izango da. Urtarrilaren 5ean bertan, goizeko 11:00etan, umeentzako olgetak egongo dira Plaza Barrian. Begoñazpi Ikastolako eta Arabellako harrera-etxeko neska-mutilak ibili dira jarduerok atontzen. Ondoren, 12:00etan, errege-opil erraldoia aurkeztuko dabe eta zatiak banatzen hasiko dira. Errosko zati bakotxagaz txokolate beroa be emongo dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!