Eibarreko Alfaren sorrerearen mendeurrena
2020-01-02 13:34 KultureaUrtarrilean argazki handi bat jarriko da Legarre 19ko horman.
Ego Ibarraren urteko lan-plangintza betez, pasa den ekitaldian Arratebide, San Kristobal, Txonta eta Legarre kaleak izan dira irudiak hartu dituenak, eta Untzagako torrean jarri da jubilatuen etxean ipini eta erretiratu zana.
Legarre 19an, Alfa fabrika zaharraren sorrerearen mendeurrena (1920ko urriaren 28a) gogoratzeko irudi bat jarriko da urtarrilean, izan be, eraikin horren azpiko aldean baitzegoan Alfa, trenbidearen beste aldean. Argazki honetan, dagoeneko desagertutako baserri asko be ikusi ahal izango ditugu, berbarako, Kaskarrengoa, baita Isasiko eleizaren hondarrak edota Markeskoako eranskin desagertuak be:
Arratebide kalean jarritakoak (beharginak Arrateko kaminoa egiten) gogora dakarsku Lehen Mundu Gerran Eibarrek bizi izan eban krisi gogorra eta lan eskasia. San Kristobal kaleko hormak antxinako korrikalariak hartu ditu; eta Txonta kalekoak, Norma tailerreko fileteatzaileak, bizikleten koadroak eta urkilak margozten zituen emakumeak. Azkenik, Untzagako torrean dago lehen Jubilatuen Etxe aurrean jarri eta handik erretirau egin behar izan zan argazkia.
Aurreko ekitaldietan, Ipuruako futbol zelaiaren sarreran, Karmengo eleizearen ondoan, Ermuko sarreran edo Olarreagan, Azitaingo gasolindegiaren ondoan eta Toribio Etxebarria kalean jarri izan dira argazkiak.
Orain arte, danetara, 10 izan dira historia harilkaltzeko asmoz ipinitako argazkiak Argazkiak Mintzo egitasmoaren barruan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!