Valentziako Euskal Etxeak, Diasporearen Gutunen VII. Literatura Lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2020-01-02 08:31   Kulturea

Lanak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 24an amaituko da.

Valentziako Laurak Bat Euskal Etxearen lehentasunetako bat euskerea sustatu eta zabaltzea da ikasleen motibazinoa bultzatu guran, baita munduko euskal komunidadea gogoan hartuta be.

Aurreko urteetan harrera ederra jaso dabe munduko bazter guztietatik eta aurten be asmoa da leku gehienetatik parte hartzea jenteak. Duda barik saririk onena parte-hartzaileen lanak izango dira. Horren truke, bateren bat literaturearen ale bitxiak jasoko ditu irabazleak.


Diasporaren Gutunen V. Literatura Lehiaketea

Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak antolatuta, hemen da Diasporaren Gutunen V. Literatura Lehiaketea.

Lehiaketa honetan gutunak euskeraz (edozein euskalki onartzen da) onartuko dira baina ez dira ontzat hartuko beste lehiaketa batzuetan sarituak edo argitaratuak izandako gutunak.

Luzerea, gehienez, orrialde bikoa izango da; lerro bitartekoen espazioa 1,5 eta letrea Arial, 12 neurrikoa. Gaia librea da baina kontuan izan gutun formatua izan behar dauela.

Txapelketa honek kategoria bi izango ditu:

A.- Euskerea ikastendabizen personeentzat.

B.- Euskerea normaltasun osoz erabilten daben euskaldunentzat.

Lanak posta elektronikoaren bidez bialduko dira izenburu edo lelo bategaz. Mezuan, kategoria, izen abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira.

Idazlanak gurelehiaketak@gmail.com posta elektronikora bialduko dira eta gaian: Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketea jarriko da. Lanak posta bidez be bialdu daitekez hurrengo helbidera: Euskal Etxea València, Carrer del Peu de la Creu, 8, 46001 València. Aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 24an amaituko da.

Epaimahaia Valentzian euskal kulturako ordezkariak diran personek, Euskal Etxearen partaideez osotuta egongo da.

Epaimahaiaren erispidea apelezina izango da eta saria, kategoria bietan, hutsik geratu daiteke eta, era berean, lLehiaketearen antolatzaileak literatura lehiaketan aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea jasoten dau.

Saria euskerazko liburu eta ikus-entzunezko material-bildumea izango da, modalidade bietan.

Sariak emotea, barriz, Literatura Gala-Afarian izango da Euskal Etxearen egoitzan, urtarrilaren 31an.

Lehiaketan parte hartzeak zuzenean oinarrien onarpena dakar.

Irabazten ez daben lanak suntsitu eta irabazten daben gutunek lehiaketaren batzorde antolatzeailearen esku geratuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu