Ernesto Prat Urzainkik irabazi dau Arratiako Kalenturak Ipuin Erotikoen Lehiaketea

Bizkaie! 2019-12-31 09:42   Kulturea

Arratiako onenaren saria Bediako Karlos Aretxabaletarentzat izan da.

Beatriz Azpirik, Alvaro Rabellik eta Kattalin Minerrek osotutako epaimahiak aho batez erabagi dau: 2019ko edizinoari jagokonez, Arratiako Kalenturak Ipuin Erotikoen Lehiaketako irabazleak ondokoak dirala: Lehenengo saria Lekarozeko Ernesto Prat Urzainkirentzat, Sokada baten hiru muturrak lanari esker; bigarren saria, barriz, Durangoko Josu Unzuetarentzat, Ilargiko abestia lanagaz, eta Arratiako onenaren saria Bediako Karlos Aretxabaletarentzat izan da, Ametsen ortzimugan larrua jo leike izeneko lanagaz.

Irabazleak 600 euroko saria izan dau, bigarrenak 400 eurokoa eta Arratiako narrazino sarituaren egileak 200 euro jasoko ditu. Irabazleek Illart Gumuzio Igorreko alkatea, Irene Bilbao Zertu Kultur Alkarteko presidentea eta epaimahaikideren baten eskutik jaso ditue sariak.

Arratiako Kalenturak, momentu honetan Euskal Herri mailako euskera hutsezko Ipuin Erotiko Lehiaketa bakarra da.

Arratiako Kalenturak Ipuin Erotikoen Lehiaketea Arratiako Zertu Kultur Alkarteak eta Igorreko Udalak antolatu dabe.

Zertu Kultura alkartea da. Eskualdean euskera hutsezko komunikabiderik ez egoalako arduratuta egoan persona-talde batek sortu eban. 2001. urtean jaio zanetik helburu nagusi bi ditue: Bertako euskeran idatzitako aldizkaria argitaratu eta Arratia, Ubide eta Zeberioko etxeetara helduarazotea.

Bestetik, inguruko kulturea suspertzea be ez da helburu txarra; zeregin horretan, hainbat liburu argitaratu ditue, Gaizka Amondarainen Ortozik, Iker Yurrebason Haizea aurpegian), Arratiako idazleen antologiak edota Peru Tximaluze alemaniar jatorriko liburuaren euskerazko bersinoa. Horrezaz gan kultur ekitaldiak antolatu ditue eskualdeko beste alkarte batzukaz alkarlanean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu