Kalean da 'Areago, istorioak belarrietara' marrazkidun liburua
2019-12-30 13:08 KultureaIgartubeiti Baserri Museoak eta Kutxa Ekoguneak argitaratu dabe.
Euskerazko kontakizunen Istorioak Belarrietara lehiaketako bosgarren edizinora aurkeztutako lanik onenen bildumea da Igartubeiti Baserri Museoak eta Kutxa Ekoguneak dakarren hau. Ilustrazinoak Aitziber Alonsok, Ainara Azpiazuk eta Elisabeth Perezek egin ditue. Era horretara, adierazpide artistikoak buztartuz, ondarearen eta artearen arteko beste lotura batzuk jorratzen ditu liburuak.
Aurkeztutako kontakizunek baserriaren eta paisajearen gaiak lantzen ditue; baserriak, eta mende luzez bertan egin dan bizimoduak lotura zuzena izan dabe inguruko paisaiajeagaz. Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoa be inguruneagaz hartu-emonean egoten ahalegintzen da, eta Areago proiektuaren bidez lotura hori nabarmentzen dau. Kasu honetan, Areago, istorioak belarrietara liburuko istorio eta marrazkien bidez.
Lehiaketearen bosgarren edizinoko irabazlea Ainara Elizondo izan zan, Azenario bete misterio kontakizunari esker. Bigarren lekua Maialen Akizuren Makusi istorioarentzat izan zan; hirugarrena, Josune Garcia de Bikuñaren Marrubien zaporea izan zan. Horrezaz gan, sariketan hartu eben parte, eta liburuan agiri dira, Miren Juaristiren Larunbatak, Joxe Aldasororen Desagertuta eta Mikel Aiertzaren Mendizuloko sekretua.
Epaimahaian honeek egon dira: Irati Goikoetxea idazlea, Kutxa Ekoguneko Kakun Orbegozo eta Igartubeitiko Kizkitza Ugarteburu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!