Balendin Lasuen euskerazalea hil da

Bizkaie! 2019-12-30 09:00   Kulturea

Kultura gizona izan da beti eta politikagintzan be jardun dau.

95 urtegaz hil da Balendin Lasuen Solozabal. 1924ko bagilaren 1ean jaio zan Zaldibarren.

Gerediagako bigarren lehendakaria izan zan, 1967tik 1972ra. Alkartea sortu barri eta Francoren diktadurapean, sasoi gogorretan jardun eban Gerediaga Alkarteko buru. Ekimen askoren sustatzaile izan zan karguan zala, nabarmentzekoak, besteak beste, Durangaldeko Mankomunidadearen sorrerea, Garai Zubiaurretarren omenez egindako margolarien topaketea, Antzerki Topaketak Zaldibarren eta Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako lehen urteak.

Zaldibarko herriko historia batzen eta kulturea sustatzen be lan handia egin dau. Argazki zaharrak batzen, herriko historia ikertzen, urteetan egindako lanak hainbat argitalpenetan ikusi eban argia; herriko abesbatzaren sortzailea be izan zan.

2007an, Bilboko Liburu Azokearen Urrezko Luma Saria irabazi eban, kulturearen eta euskerearen alde egindako lanagaitik eta urte batzuk aurrerago, 2013. urtean, Lauaxeta saria jaso eban.

Kultura gizona izan da beti eta politikagintzan be jardun dau: Bere herriko alkate, Mankomunidadeko presidente edota Eusko Jaurlaritzan kultura ordezkaria Bizkaian. 

Balendin Lasuen, goian bego!

 



 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu