Gorbeia Suzien 2020 mendi lasterketan izena emoteko epea urtarrilaren 1ean hasiko da
2019-12-30 09:15 KirolaLasterketea irailaren 27an izango da eta danetara 600 korrikalarik parte hartuko dabe.
VIII. Gobeia Suzien mendi lasterketea 2020ko irailaren 27an izango da eta izena emoteko epea urtarrilaren 1ean hasiko da. Parte hartu nahi dozuenok urtarrilaren 19ra bitartean www.gorbeiasuzien.eus webgunean bete beharko dozue aurre izena emoteko formularioa.
Gorbeia Suzien Skyrunner World Series zirkuituko lasterketea izango da aurten. Zeanurikoa azken aurreko probea izango da eta puntuazino bikotxa izango dau. Beraz, Gorbeiako hitzordua erabagigarria izango da eta nazinoarteko korrikalari onenak batuko ditu.
Beste urte batez, lasterkariek Gorbeiako Parke Naturala zeharkatuz 31 kilometro eta 2.400 metroko desnibela dauen ibilbidea izango dabe aurretik aurre.
Emakumeen parte hartzea indartzeko ahalegina
Danetara, 600 kirolarik izango dabe parte hartzeko aukerea. Antolakuntzeak 125 dorsal gordeko ditu eliteko kirolarientzat, zirkuituko lasterkarientzat eta babesleentzat. Beste 100 dorsal, emakumeen parte hartzea indartzeko, azken ekitaldian denporarik onenak lortu zituen korrikalarientzat eta Zeanuriko herritarrentzat izango dira. Gorbeia Suzienek ahalegin berezia egin nahi dau kirolean emakumeen presentzia indartzeko; hori bermatzeko, igazko emakume kopurua bikoizteko asmoagaz, dorsal kopuru bat gordeko da emakume korrikalarientzat.
Zozketea Zeanuriko udaletxean egingo da, 2020ko urtarrilaren 31n; nominala izango da zozketea eta zenbaki bakotxa ausaz aterako da. Dorsala egokitu jakenen zerrendea osotuta, gainerakoak itxaron zerrendara pasauko dira zozketearen araberako ordena errespetauta. Egunean bertan argitaratuko ditue zerrendak www.gorbeiasuzien.eus webgunean eta sare sozialetan.
21K Lasterketea
Aurten lasterketa laburra izango da bueltan, Gorbeia Suzien 21K. Danetara, 200 korrilakari batuko dituen probea izango da. Izena emoteko epea zezeilaren 3an zabalduko da eta dorsalak amaitu arte egongo da zabalik. Horreek amaiktutakoan itxaron zerrendea zabalduko da.
Lasterketetan izena emon nahi dabenek www.gorbeiasuzien.eus webgunean topau leikiez parte hartzeko baldintzak eta probako araudia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!