Bilboko dobako wifi sarera 32 miloe gailu konektau dira aurten
2019-12-30 08:49 Pil-pileanKonexinorako 1.500 gune dagoz urian.
Interneteko sarbide libre, dobako eta segurua emoteko asmoz ipini eban martxan Bilboko Udalak wifi sarea, eta uritarrek zein bisitariek probetxua atera deutsiela esan leiteke, 2019ko datuak ikusita. Urte osoan, 32 miloe gailu baino gehiago konektau dira sarera, 2018an baino miloe bat gehiago.
Zerbitzuaren erabilerearen inguruko zifrak potolotzen doaz hilerik hile. Urrian, lehenengo aldiz egon dira 3 miloe erabiltzaile baino gehiago, eta San Tomas eguna, abenduaren 21ean, konexino gehien izan dituan zapatua izan da (ia 100.000).
Uri osora konexino librerako guneak zabaltzeko konpromisoa dauka Bilboko Udalak. Pixkanaka helburu hori beteten dabil, ze, gaur egun, wifidun 1.500 puntu dagoz dagoeneko. 2019an, wifi gune barriak jarri dira martxan Julian Gayarre eta Peñaskal kaleetan, baita Basurtu, Zorrotza, San Inazio, Deustu, Txurdinaga, Otxarkoaga, Irala, San Adrian, Errekalde, Mesedeetako moila eta San Frantzisko kaleko hainbat eremutan be, besteak beste.
Bilboko biztanle ia guztiek Udalaren wifi konexinorako guneren bat dabe etxetik 300 metro edo gitxiagora. Horrezaz gan, bisitari ugari erakarten daben leku estrategiko gehienetan estaldurea dago: Udal eraikinetan, osasun zentroetan, antzokietan, museoetan eta abar.
Ganera, udalaren wifi sarea bilbotar gazteek eta turistek, batez be atzerritarrek, ondoen balorautako udal zerbitzuen artean dago, inkesten datuen arabera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!