Gabonak Arte Azkuna Zentroan
2019-12-27 08:05 KultureaAbenduaren 26tik urtarrilaren 4ra, Bilbon.
Gabonetan egiten dan programa kultural, ludiko-hezitzaileak, esperientzia artistikoak dakarz ume zein familientzako, Azkuna Zentroko programazinoagaz esperimentetako. Jarduerek sorkuntza garaikidea hurreratzen dabe egunero, eta, holan, ikaskuntzea normalizetan dabe, artearen eta artisten bidez. Esperientziak pentsamendua sustatzen daben eta publikoen sormen-gaitasunak eta trebetasunak jorratzen ditue, publikoak protagonista bihurtuz eta euren jakin-mina sustatuz.
Aurten, Gabonak Artek bertako eta nazinoarteko konpainien eta artisten piezak eta jarduerak aurkeztuko ditu, berbarako, Javier Vaquero, jantzearen, identidadearen eta hizkuntzearen esparruko sortzailea eta pedagogoa; Leticia Paschetta arkitekto argentinarra, artea, diseinua eta egiturazko barrikuntzea buztartzen dituan Paisajes Lúdicos markearen sortzailea, eta Sra. Polaroiska kolektiboa (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe), Gure Artea 2017 Sariaren irabazlea eta artista AZkidea, belaunaldi desbardinetako ikus-entzuleak beren proiektuetan inpliketan lan egiten dauena.
Antzerki-konpainien artean, honako honeek nabarmentzen dira: La Baldufa Kataluniako arte eszenikoetako konpainia, Estaduan eta Europan ibilbide luzea egina dauena; Eléctrico 28, Austriako eta Kataluniako arte eszenikoen munduko artistek osotutako kolektiboa, clown, antzerki fisiko, uri-arte eta jantzan eskarmentu handia dauena; Jorge Dutor, Guillem Mont de Palol eta Cris Blanco artistak, nazinoartean ezagunak, hizkuntzea, umorea eta eszenea ulertzeko modua konpartiduten dabenak. Era berean, ondokoak izango dira ikusgai: Krego-Martín Jantza (Begoña Krego eta María Martín), publiko barrien sensibilizazinoan eta sorkuntzan dauen inplikazinoagaitik; Mama Crea (Nuria M. Cres eta Josune Martinez), antzerkia eta kultura-ekitaldiak sortzen dituan konpainia; eta Lari Produkzinoak, Maria Urcelayk eta Yogurinha Borovak osotutakoa.
Programeak, gainera, hainbat proiektu artistiko batzen ditu, besteak beste, WeTumTum Portugalgo kultura alkartea, existiduten diran eta sortzen dagozan mueta guztietako mobimentu artistikoak lantzen dituana; PanicMap, Juan Pablo Mendiola antzerki-zuzendari, dramaturgo eta gailu digital eszenikoen ikertzaileak Margarita Burbanorekin batera sortutako plataforma artistikoa; La casa del vacío, arte eta arkitektura-eskolea; eta Panpotx Kultur Alkartea, dinamizazino eta bitartekaritza kulturalerako proiektua. Belaunaldien arteko esperientziak, arte garaikidearen, zuzeneko arteen, musikearen eta ikus-entzunezkoen, literaturearen eta ilustrazinoaren bidez kultura-esperientzia sustatzen dabenak.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!