Emakume Baserritarra saritu dabe aurten: Joana Lara
2019-12-26 08:41 azokakBBK Fundazinoak beti autortu izan dau San Tomas azokako produktuen atzean dagoan esfortzua eta dedikazinoa.
BBK Fundazinoak San Tomas Azokearen 72. edizinoko produktore onenak saritu ditu. Bilboko Euskal Museoaren Klaustroan izan da sariak emoteko ekitaldia, baserritarren ahalegina eta euren produktuen kalidadea jentaurrean autortzeko asmoagaz. Aurtengo nobedadea Emakume Baserritarrarentzako Saria izan da, eta Joana Larari emon jako. Ioanak, saria baserrietan lanean dabizen emakume danakaz konpartidu gura izan dau, horreen lana ikustarazoteko.
Aurten, azokan parte hartu daben produktoreak 13 kategoriatan lehiatu dira: fruta, loreak (landareak), gaztaia, ogia, txakolina (zuria, baltza eta gorria), talorik onena, barazkiak, eztia, euskal pastela, produktore gaztea eta animaliak. 2019an, talorik onenaren kategoria BilbaoDendak alkartearen bitartez etorri da. Atal honetan, barritasuna izan da Emakume baserritarrari emon jakon saria.
BBK Fundazinoak beti autortu izan dau San Tomas azokako produktuen atzean dagoan esfortzua eta dedikazinoa. Euskal Museoak autortza horregaz bat egin eta horregaitik bideratu dau jardunaldi hau euskal produktoreen lana zabaltzen laguntzeko jarduerak antolatzeko eta euskal kulturearen oinarrizko parte dan tradizinoa erakusteko: baserritarrek produktu bakotxa produziduteko egiten daben lana eta jardun ona.
I. San Tomas Txiki
Aurtengo barritasuna izan da I. San Tomas Txiki. Arenaleko azokea osatu daben postuen zenbait erreprodukzino, umeen eskalan, Euskal Museoko klaustroan egon dira sakabanatuta, egun osoan. Asmoa da Euskal Museoak eta BBK Fundazinoak antolatutako familia-tailerraren parte izatea. Ekimenaren helburua da txikienei neguko jaki-tokiko produktu tradizionalak eta azokan dagozan produktuak ezagutarazotea. Gainera, olgeteak San Tomasen historia ezagutzeko be balioko dau.
4 eta 12 urte bitarteko umeek postuetan produktuak begitu eta erosteko esperientzia bizi eta, ondoren, piperminak ozpinetan poteetan sartzen ikasi dabe. Modu honetan, Euskal Herriko historian jatekoak zelan konserbau diran ikusi ahal izango dabe. Amaitzeko, irudimena lantzeko San Tomas azokako produktuakaz pintxo bat sortuta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!