Mapa interaktibo baten batu ditue Mungiako baserriak

Bizkaie! 2019-12-23 11:15   Pil-pilean

Baserri bakotxaren fitxea eta argazkiak egin ditu Labayru Fundazinoak.

Mungiako udalerria, herrigunetik kanpora, zabal-zabala da, eta baserri asko ditu. Horreek baserri guztiak kokatzeko eta informazinoa emoteko tresna barria aurkeztu dabe Mungiako Udalak eta Labayru Fundazinoak, mapa interaktiboa hain zuzen. OrekaInteractive enpresea arduratu da datu guztiak mapara eroateaz.

Sutegietan, erroldetan, erregistroetan, artxiboetan eta bestelako agirietan arakatuta sortu ditue Labayruko adituek Mungiako baserrien fitxak. Ganera, herritarrei galdetu deutsie ahoz zelan deitzen jakon etxe bakotxari. Hartara, udalerriko baserrien fitxak eskura ditue herritarrek.

Fitxa guztiak euskeraz eta gaztelaniaz dagoz. Ganera, argazkiakaz hornidu dabe baserri bakotxari jagokon atala.

Barritasun handia da mapa interaktiboa. Izan be, kokapenaren inguruko informazino zehatz eta bisuala emoteaz gan, baserrien inguruko datuak kontsultetako bide erraza eskaintzen dau. Mapa interaktiboa da, Mungiako udalerri osoa hartzen dauena, eta zoom eginaz auzo edo inguru jakinetako baserriak ikusi leitekez. Oinarrizko mapea zein hiru dimensinotakoa dagoz aukeran. Gailu eta nabigatzaile guztietarako aproposa da oinarrizkoa.

Ikusi mapa interaktiboa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu