Pelikulak eta tailerrak, Zinegabonak programan
2019-12-20 08:08 ZinemeaBilbon, Donostian, Mungian, Beasainen, Iruñean eta Urruñan egingo ditue jarduerak.
Umeek laster hartuko ditue Gabonetako oporrak, eta, beraz, Zinegabonak programea be bueltan da, era atsegin eta familiartekoan pasau deiezen egunok, zinemeari lotutako jarduerei esker. Zineuskadi erakundearen ekimenez antolatzen da Zinegabonak, EZAE eta EiTB laguntzaile dirala.
Pelikulak euskerara bikoiztuta edo azpititulauta ikusi ahal izango dira, euro baten truke eta goizez (11:30). Ume eta gaztetxuentzako zinemagintzan azkenaldion egon diran nobedadeez disfrutau ahal izango dabe parte-hartzaileek. Horrezaz gan, Donostian, Mungian eta Beasainen marrazki bizidunen tailerrak egingo ditue.
Bilbon lau eguneko egitaraua atondu dabe. Lehenengo saio biak EiTBren Multibox aretoan izango dira, abenduaren 26an eta 27an. Zikoinak eta Harpetarra filmak emongo ditue hurranez hurran. Hilaren 28 eta 29an, Golem-Alhondiga aretoan proiektauko ditue Luis eta Estralurtarrak eta Oin handiren semea. Mungian, Olalde aretoan izango dira saioak: Abenduaren 26an, aitatutako tailerra, eta 27an, Ploey pelikulea.
Beasaingo Usurbe aretoan, Donostiako Principe zinemetan, Iruñeko Golemen eta Urruñako Itsas Mendin izango dira Zinegabonak programearen ganerako geralekuak.
Hona hemen egitarau osoa:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!