Euskal Museoak, BBKgaz lankidetzan, I. Santo Tomas Txiki hartuko dau
2019-12-18 12:12 KultureaHelburua da txikienei neguko produktu tradizionalak ezagutarazotea.
Bilboko Euskal Museoa Santo Tomas jai ospetsuaren ibilbidearen parte bihurtu da; hori dala-eta, jarduera-egitarau zabala eskainiko dau aurten be, egun berezi horrezaz gozetako, BBK Fundazinoaren lankidetzeagaz. Esangura horretan, Arenalean, Arriagan eta Plaza Barrian jarritako azokaz gan (248 postu eta 100 produktore), Bilboko Zazpikaleetan dagoan Euskal Museoaren klaustroa be egun horretako beste agertokietako bat izango da.
Aurtengo jardunaldiaren barritasuna Santo Tomas Txikiren I. edizinoa da. Arenaleko azokea osotzen daben postuen zenbait erreprodukzino, umeen eskalan, Euskal Museoko klaustroan egongo dira egun osoan. Asmoa da Euskal Museoak eta BBK Fundazinoak antolatutako familia-tailerraren parte izatea. Ekimenaren helburua da txikienei neguko jaki-tokiko produktu tradizionalak eta azokan dagozan produktuak ezagutarazotea; gainera, ekimenak San Tomasen historia ezagutzeko be balioko dau.
4 eta 12 urte bitarteko umeek postuetan produktuak begitu eta erosteko esperientzia biziko dabe eta, ondoren, piperminak ozpinetan poteetan sartzen ikasiko dabe. Modu honetan, Euskal Herriko historian jatekoak zelan konserbau diran ikusi ahal izango dabe. Amaitzeko, Santo Tomas azokako produktuakaz pintxo bat sortu beharko dabe.
Tailerrak dobakoak eta euskeraz emongo dira: 09:30ean hasi eta 13:00ean amaituko dira, eta 30 minutuko iraupena izango dabe. Parte hartzeko, aldez aurretik emon ahal izango da izena (talde bakotxeko plazen % 50), 94 415 02 31 telefono-zenbakian. Plazen gainerako % 50 libre itxiko da in situ egindako inskripzinoetarako (sarbidea: Gurutze kalea 4).
Kontuan hartu umeek heldu batek lagunduta etorri beharko dabela. Bestalde, heldu bakar batek 3 ume inskribidu eta lagundu ahal izangoko ditu, gehienez be.
(Oharra: Aurrez izena emateko plazak dagoeneko agortu dira, baina tailerretan parte hartzeko plazen % 50 libre dagoz eta San Tomas egunean Museoan bertan eskuragarri izango dira).
Txakolina eta gaztaia probetako saioak helduentzat
Bizkaiko Txakolinak eta Idiazabal Deitureak antolatuta. 15 bat minutuko saioak izango dira, eta 11:30etik 13:00era bitartean egingo dira (sarbidea: Unamuno plaza 4). Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena emotea 94 415 02 31 telefono zenbakian, edo Museoan bertan goiz horretan. Umeen tailerrean lez, plazen % 50 aldez aurreko inskripzinoetarako gordeko dira, eta gainerako % 50 in situ egindako inskripzinoetarako.
Azokako produktu onenen Santo Tomas sariak
Aurten, azokan parte hartzen daben produktoreak 13 kategoriatan lehiatuko dira: frutea, loreak (landareak), gaztaia, ogia, txakolina (zuria, baltza eta gorria), talorik onena, barazkiak, eztia, euskal pastela, produktore gaztea eta animaliak. 2019an, talorik onenaren kategoria BilbaoDendak alkartearen eskutik helduko da. Atal honetan, barritasuna izango da Emakumezko produktoreari edo Emakumezko baserritarrari emongo jakon saria.
Horregatik, nekazariei sariak emoteko ardurea daben epaimahaikideak Museoko klaustroan egongo dira goiz osoan, eztia, gaztaia, ogia eta txakolina kategorietan aurkeztutako produktuak probau eta baloretan. Garrantzitsua da nabarmentzea kategoria horreetan (txakolina kenduta, izan be, Bizkaiko Jatorrizko Deitureak jasoko dau postuan) parte hartu nahi dabenek 10:00etatik 10:30era bitartean aurkeztu beharko dabela produktua Museoan.
BBK Fundazinoak beti autortu izan dau Santo Tomas azokako produktuen atzean dagoan esfortzua eta dedikazinoa. Euskal Museoak autortza horregaz bat egin eta horregaitik bideratzen dau jardunaldi hau euskal baserritarrek egindako lana zabaltzen lagunduko daben jarduerak antolatu eta euskal kulturearen oinarrizko parte dan tradizinoa erakusteko.
Produktuak postuetan egongo dira ikusgai, dagoan ugaritasun zabala erakusteko: Barazkiak, gaztaiak, eztia, frutak, ogia, euskal pastela, txakolina eta konserbak salduko dira. Horreen ondoan, txosnak egongo dira eta talo eta txorizo tradizionala probau ahal izango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!