Lucas Chianca Chumbo brasildarrak irabazi dau Getxoko XIV. Punta Galea Challenge

Bizkaie! 2019-12-17 08:35   Kirola

Irabazteko faboritoen artean, Aritz Aranburu bikain ibili arren semifinaletatik kanpo geratu zan.

Ezkerretik eskumara, Lucas Chianca irabazlea eta Pierre Rollet bigarrena. | Ikusi handiago | Argazki originala





XIV. Punta Galea Challenge
 olatu handien txapelketan, inoiz izandako finalik bikainena izan da aurten, ikuskizun aparta. Itsasoaren norabidea, olatuen 6 metroko neurria eta batez be haizea, hego-hegoekialdekoa eta suabea, baldintza ezin hobeak olatuen gainean jantzan egiteko.

Danetara, 24 surlari izan dira lehian: 12 Euskal Herrikoak eta 12 mundu zabalekoak. Irabazteko faboritoen artean, Aritz Aranburu bikain ibili arren semifinaletatik kanpo geratu zan eta Galean birritan irabazi dauen Nic Lamb kalifornirra be aukera barik geratu zan.

Alex Bothelo eta Pierre Rollet be gogor hasi arren, ezin izan eutsien Chiancari aurre egin. Azkenean, Lucas Chianca brasildarrak tubo eder eta luzearen barruan segundu batzuk egin eta jausi barik kanpora urten ostean, 10eko puntuazinoa emon eutsien epaimahaikoek eta erabagiorra izan zan. Pierre Rolletek 10 puntuko olatua surfeau arren, puntu erdiko aldeagaz sari nagusia Brasilera joan da.

Fabián Campagnolo, 20 urteko hegoafrikarrak be zeresana emon dau Getxon, etorkizun handiko surflaria, laugarren atzo Galean.


Sailkapen nagusia

1- Lucas Chianca 

2- Pierre Rollet

3- Alex Botelho

4- Indar Unanue

5- Fabian Campagnolo

6- Iker Muñoz

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu