XXI. Leioako Umore Azokeak badauka kartela

Bizkaie! 2019-12-16 10:51   Kulturea

Rubén Lucas Garcíak egin dau diseinua.

2020ko Leioako Umore Azokea iragarteko kartela aukeratzeko, lehiaketea antolatu dau aurten Kultur Leioak. Behin proposamen guztiak jasota, epaimahaiak Rubén Lucas Garcíaren kartela aukeratu dau. Murtziakoa da irabazlea. Danetara, 69 proposamen aurkeztu dira, eta, epaimahaikoen ustez, kalidade artistiko handikoak izan dira asko.

Rubén Lucas Garcíaren kartelari jagokonez, epaimahaiak zera nabarmendu dau: Aukeratu dogu Umore Azokako esentzia islatzen dauelako eta bere jatorrira garoazalako, jaio zaneko irudia erabiliz, Umore Azokeari zentzuna emoten deutsan arpegi irribarretsua. Ganera, besoaren protagonismoa be aitatu dabe epaimahaikoek, artisten lan tresna nagusiaren, gorputzaren, sinbolo dalako.

Epaimahaian honeek egon dira: Pedro Ormazabal, Bilboko Kalealdiko arduraduna; Jokin Nieto, diseinu grafikoko enpresea; Raúl Cancelo, Hotzmuga Konpainia; eta Estibaliz Bilbao, Leioako Udaleko Kultura, Kirol eta Gazteria zinegotzia.

Behin kartela aukeratuta, beraz, XXI. Leioako Umore Azokeak badauka irudia, eta atzera kontua hasi dau: 2020ko maiatzaren 14tik 17ra egingo dabe kaleko arte eszenikoen arloko Bizkaiko jaialdi entzutetsuena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu