Amak amak dira eta lau
2019-12-16 08:01 MusikeaLau trikiti edo lau pandero eta lau ahots. Lau izenen lehen letreagaz osotutako taldea eta, gainera, laurak amak dira. Amak ikuskizun biribila eskainiko dauen taldea da: Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja (M-n Ezten) eta Kristina Solano (M-n Ezten).
Euskal Herriko folk musikaren ertzak betiko moldeetatik atera eta proposamena gorpuztu nahi dabe plaza arruntetatik kanpo. Ikuskizun bitxia eskainiko deuskue trikiti, pandero eta ahotsen hamaika bariazino eta buztarketakaz eta holan lortuko dabe kantuetan formula barriak lantzea.
Iparraldeko kantaerako ohiturearen ikuspegiari une berean astindutako lau trikiti eta lortuko dan musika kolorea gehitu eta ikuslearen gozamena ekarriko dau areto edo jesarlekuz betetako plazetan. Jaia bai baina agertokiari erreparauta. Sentimendu handiko kantuakaz aberastuko dabe entzulea. Amak taldea ezohikoa da. Euskal Herria irudikatzeko aukerak eskainiko ditue 50 minutuko errepertorioagaz. Kantu propioak, datozen jatorrizko taldeen kantuen bersinoak eta pot-pourriak osotuko ditue, eta abesti klasiko batzuen moldaketak. Proposamen atsegina landuko dau Amak taldeak eta dotorea, bai horixe.
Amak zuzenean
- Abenduak 20: Orexa
- Abenduak 23: Arrasate
- ️Martiak 6: Alegia
- ️Martiak 7: Bergara
- Martiak 24: Lazkao
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!