Abdullah-Ibrahim, John Zorn, Simple Minds, Graham Nash eta gehiago Donostian

Bizkaie! 2019-12-13 08:08   Musikea

Donostiako 55. Heineken Jazzaldia 2020ko garagarrilaren 22tik 26ra izango da.

Abdullah Ibrahim, Kenny Barron, Cécile McLorin Salvant, John Zorn, Makaya McRaven, Enrico Rava, Hiromi, Kurt Elling, Danilo Pérez, Hiromi, Kenny Barron, Danilo Rea, Rita Marcotulli, Dado Moroni, Joe Magnarelli, Enrico Rava, Fabrizio Bosso eta Paolo Fresu dira datorren urteko Donostiako Jazzaldirako izen handietako batzuk.

Gorago aitatutako horreez gan, dagoeneko baieztatuta dagoz zenbait izen handi, besteak beste, Makaya McRaven bateria-jotzailea eta konpositore gaztea; Dave Holland baxu-jotzailea; Fire! Orchestra talde eskandinaviar handia eta Ezra Collective britainiarrak; barriro be John Zorn saxofoi‑jotzailea, Jazzaldirako esklusiboa izango dan proiektu oso berezi bategaz etorriko da, hau da, proposamen bikotxa, Masada Quartet mitikoari bere New Masada Quartet batuko jakolako: John Zorn abangoardiako saxo jotzailea abi orduz saxofoia jotzen.

Gainera, Taj Mahal bluesaren izarra lehenengo aldiz izango da Donostian, New Orleanseko musikari ospetsu Jon Clearygaz batera.

Ondokoak be ahaztu barik: Jazzaldiaren inaugurazinoan, Zurriolako Agertoki Berdean izango dan Simple Minds eskoziarra, Graham Nash ahaztezina, Vintage Trouble eta North Mississippi Allstars estadubatuarrak, Sly & Robbie jamaikarrak eta 2019ko indie errebelazinoa, León Benavente.

Oraindino zarratu barik dago 2020ko Donostiako 55. Jazzaldiko programazinoa.


Euskal Jazza

55. Heineken Jazzaldiak azken urteotan euskal jazz taldeen alde egindako apustua berretsi egingo da 2020. urtean. Heineken Jazzaldiko 10 kontzertu hautaketa prozesu baten bidez sailkatutako hamar taldek eskainiko ditue. Hautatze-prozesu honi babes berezia emoten deutso Gipuzkoako Foru Aldundiak Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren barruan.

2019an diskoa plazaratutako beste bost taldek be joko dabe Heineken Jazzaldian.

Horrezaz gan, jaialdiak euskal musikarien beste proiektu batzuk be aukeratu ahal izango ditu, izan be, holan egin eban Nøgen, Belako, Stinus, Paul San Martín, Jon Urrutia eta Easo Abesbatza 2019ko egitarauan sartuta; Inaki Salvador, Michel Portal, Víctor de Diego, Mikel Erentxun, Izaro eta Amateur 2018koan, baita Niña Coyote eta Chico Tornado 2017koan eta Rural Zombies 2016koan be.

2019an, 32 euskal bakarlari, talde eta DJek parte hartu eben 54. Heineken Jazzaldiaren agertokietan.

Kontuak kontu, sarrerak laster jarriko ditue salgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu