'Olgetan Ezagutu', Bizkaiko museoen eskola-eskaintza osoa

Bizkaie! 2019-12-12 10:54

Museoek Bizkaiko gure kulturearen ondare historiko eta etnografikoa jagoten eta erakusten dabe.



Bizkaiko museoek lehenengo aldiz batu dabe euren programa kulturala, Olgetan Ezagutu, Lurraldeko ikasleei zuzenduta dagoana. Holan ikastetxeei eskainitako jardueren multzoa jason da. Programeak Lurraldeko museoen zerrendea eta horreetako bakotxari buruzko informazino laburra batzen ditu.

Museoak Bizkaiko gure gizartearen, artearen eta kulturearen ondare historiko eta etnografikoa jagoten eta
erakusten daben espazioak dira. Baina gehiago izateko helburua be badabe eta horregaitik Lurraldeko museoek urtero jarduera didaktikoen eskaintza zabala antolatzen dabe, euren programa kulturala, hain zuzen be, ikastetxeetako beharretara egokitutako aukera zabala.

Gida honen bidez Bizkaiko Foru Aldundiak, bertako ohiturak eta historia ez eze, Bizkaiko Lurraldearen esentzia ezagutzeko gonbita egiten dau. Aldi berean, Bizkaiko Foru Aldundiak azpimarratu dau Bizkaiko Museoak ezagutzea ikasgeletako lanaren aukera osogarri handia dala, Asier Madarietak, Bizkaiko Foru Aldundiko 26 museoak kudeatzen eta sustatzen dituan Bizkaikoa soziedade publikoko gerenteak, azaldu dauen legez.

Jardueren programea ikasleei zuzenduta dago, euren hezkuntza-etapearen arabera, bai euskeraz, bai gaztelaniaz eta, batzuetan, ingelesez, eta tresna pedagogikoetara joten dau ikasleen ezagutzak handitzearen ondoreetarako. Adibidez, Ume Hezkuntzan, programek ipuinak, antzezpenak edo jarduerak aurkezten ditue museoetako elementu artistikoen laguntzaz, eta ikasleak ikaskuntzearen ekintzaren erdigunean jarten ditue, holan, besteak beste, Bilboko ItsasMuseumak piratakana joten dau nabegazinoaren mundua azaltzeko.

Lehen Hezkuntzan, museo guztiek yinkanak, erakusketa zehatzak, tailerrak, ezagutza lehiaketak atontzen ditue, beste ekimen askoren artean, ikasleak abentura kultural ezbardinetan sartu daitezan, besteak beste, Gallartan dagoen Euskal Herriko Meatzaritzearen Museoa Fundazinoak harrizulatzaile tailerrak edo ibilaldiak Zugaztieta auzoan barrena eskaintzen ditu.

Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan museoetako programek proiekzinoak, bisita gidatuak, multimedia-jokoak eta bestelakoak eskaintzen ditue, ikasleak kultura, artea eta Bizkaiko historiaren inguruko kontuak jaso eta aberastu daitezan.

Katalogia 'Bizkaiko Museoak Olgetan ezagutu'

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu