‘Kantsauta baina pozik, Azokearen azken egunera heldu gara’

Bizkaie! 2019-12-08 10:18   azokak

Azken orduko erosketak egiteko eguna da gaurkoa.

Landako gunea, ateak zabaldu aurretik, azken egunerako prest | Ikusi handiago | Argazki originala

Eguenean hasi zanetik, laugarren eguna beteko dau 54. Durangoko Azokeak gaur, domekea. Azken eguna da, eta argitaletxe, diskoetxe eta ganerakoetako arduradunek kontau deuskuenez, nahiko kantsauta heldu dira. Seinale ona be bada hori, aurreko egunetan mobimendua egon dalako.

Iluntzera arte zabalik egongo da Azokea, beraz, oraindino bisitea egin ez dauenak edo azken orduko erosketaren bat egin gura dauenak badauka astia. Ganera, aurkezpen ugari dagoz aurreikusita gaurko, Landakon zein beste guneetan.

Ekologismoa, feminismoa, erditzea, Jamaikako neskak, eguraldia... danetariko gaiak jorratuko ditue Ahotseneko eta Areto Nagusiko aurkezpenetan. Szenatokian, bertsoa eta jantzea buztartuko ditu Errimak Bi Oinetan ikuskizunak. Umeentzat, Grufaloa euskeraz egongo da. Musikan, Revolta Permanenten eguna izango da gaurkoa.

Ganera, azken urteetan ohiko bihurtu dan legez, Loraldiaren aurkezpena egingo dabe Durangoko Azokan. Arratsaldeko saio horretan, udabarrian etorriko dan hitzorduaren lehenengo detaileak jakin eragingo ditue. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu