Sinatu eta sinatu dabiz sortzaileak

Bizkaie! 2019-12-06 12:34   azokak

Zetak taldeak kontzertua emongo dau gaur Plateruena Kafe Antzokian

Ikusi Arte Bira erraldoiaren ostean, Berba eta irudia argazki-liburua sinatzen dabil Gorka Urbizu taldeko abeslaria. Mundu mailako birako kontzertuetan egindako erretratuak: Ibai Arrieta & Eider Iturriagak egin ditue; testuak, barriz, Harkaitz Canorenak dira. Argazki-liburua 30 euroan dago salgai.

Gatibu gernikarrak be ez dagoz geldi. 20.urteurreneko kontzertuak preparetan hasita dagoz eta diskoak saltzen oso gustora dabiz Landakon.

Mikel Urdangarin be ikusi dogu eta prest dago zaleakaz berba egiteko. Hotza da. NY. Is cold lan koletiboagaz dabil martxan.

Pello Reparaz, Zetak taldeko abeslaria be hor dabil Vendetta taldea desegin ostean indarbarrituta. Ilada polita dauka eta zaleen helburua argia da, diskoa erosi eta sinadureagaz, jakina. Zetak taldearen kontzertua gaur izango da Plateruena KafeAntzokian, gaueko 23:00etan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu