Ateak zabalik Durangon, hasi da zaparradea

Bizkaie! 2019-12-06 09:59   azokak

Gu gara euskal prentsa: euskeraz eta ez elebitan mahai-ingurua Gogoetaren Plazan.

Hasi da martxea, zenbat gura jarduera Landakon eta ganerako guneetan, berbarako, Bartolome Ertzilla Musika Eskolan, Gogoetaren Plaza gunean, Gu gara euskal prentsa izenburuko mahai-ingurua izango da, eguerdiko 12:30ean. Mahaikideak: Josu Landa, 1980an Argieroa, 1990ean Euskaldunon Egunkariaren hazia erein eban taldekoa; eta Elixabete Garmendia, Zeruko Argian, Argian eta Euskal Telebistan kazetari ibilitakoa,

Moderatzailea; Gorka Bereziartua, Argiako erredaktorea.

Beste alde batetik, arratsaldeko 18:30ean, ondoko barriketaldia izango da gorago aitatu lekuan, arratsaldeko18:30ean:


... Eta debalde ematen diot herriaren aurikularrari... Lizentzia libreak kulturgintzako alorretan


Mahaikideak: Gotzon Barandiaran, idazlea, lizentzia librean dabilen Susa argitaletxeko kidea; Miren Narbaiza,musikaria; Mice ezizenagaz ezagutzen dogu eta diskoa Creative Commons lizentziagaz argitaratu dau; David Martinez, informatikaria eta blogaria. Software, jakintza zein kultura librearen aldeko aktibistea.

Moderatzailea: Axi Lopez (Argia).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu